Mercadonaren #HauEZINdaGELDITU ekimena

#HauEZINdaGELDITU ekimenak herrialdeko ekonomia indartu nahi duten 3.000 enpresa baino gehiago biltzen ditu

2020ko maiatzaren 05a
  • Ekoizpenaren normaltasunera itzultzea gako da herrialdearen aktibazio ekonomikoa eta soziala lortzeko.
  • Milioi bat bisita baino gehiago izan ditu ekimenak, eta enpresa- eta ekonomia-erreferente bihurtu da.

Guztion artean —enpresa, enpresari, langile— bi hilabete baino gehiagoz jarduera industrial eta komertzialaren erritmo iraunkor eta bitalarari eustea lortu dugunez, unea da indar guztiak ekonomia aktibatzera bideratzeko. Ekoizpenaren normaltasunera itzultzea gako baita herrialdearen aktibazio ekonomikoa eta soziala lortzeko. Erakutsi dugu gai garela aldaketetara egokitzeko. Osasun-krisiak, gu geldiarazi beharrean, gure sormena sustatu du, arriskuak hartzeko prest jarri gaitu eta hobetzeko grina sortu digu. Eta orain ez gara geldituko.

 #HauEZINdaGELDITU ekimena martxoaren erdialdera sortu zen, alarma-egoera jakinarazi zen garaian. Konfinamendu-fasean beren jarduerarekin jarraitu zuten edo beren jarduera berrasmatu zuten enpresa, langile eta enpresarien ahalegina eta lana publikoki babestea, ezagutzera ematea eta laguntzea da ekimenaren helburua. 

3.000 enpresa baino gehiagoren atxikimendua izan du #HauEZINdaGELDITU mugimenduak, sortuz geroztik. Zenbait sektoretako eta txoko guztietako enpresa txiki, ertain eta handi, autonomo, langile, partikular zein enpresariek beren laguntza eman dute estatuko ekonomia ez zedin bat-batean eten, osasun-krisiaren hasieran herrialdea geratu arren.

Estatuko eta tokiko komunikabide guztiek mezua zabaltzen egindako lanari esker,  #HauEZINdaGELDITU ekimenean argitaratu diren 600dik gora berriak Espainiako txoko ia guztietara iritsi dira. Mugimenduaren webguneak milioi bat bisita baino gehiago izan ditu, eta haren bideoak 400.000 aldiz erreproduzitu dira sare sozialetan.

Ekimen honetako jarduera asko dira azpimarratzekoak; webgunean dituzu guztiak. Enpresa bakoitzak bere ale-hondarra jarri du, dela bere ekoizpena funtsezko produktuen ekoizpenera egokituz, dela elikagaiak gehien behar dutenei emanez. Estatuan #HauEZINdaGELDITU ekimenaren parte diren goi-mailako karguak dituzten zenbait enpresari, autonomo eta zuzendarik beren gogoetak idatzi dituzte bertan herria bizitzen ari den egoerari buruz.

Clemente González Grupo Alibéricoko eta IFEMAko lehendakariak esan du atzera lehengo egoerara itzultzea zailtasunez betetako zerbait izango dela eta denon konpromisoa beharko dugula krisi honetatik ateratzeko. Gonzálezek duela aste batzuk esan zuen jokoan dagoela enpresa eta lanpostu askoren iraunkortasuna. Azpimarratu zuen oso garrantzitsua dela errealitateaz jabetuta jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren alde egin den guztia erakustea gizarteari.

Alicia Asín Libelium-en fundatzailekide eta zuzendariak zera esan du: "Garrantzitsua da geure burua berrasmatzea eta egokitzea. Normaltasunera zenbat eta lehenago itzuli, orduan eta lehenago berraktibatuko dugu herrialdearen ekonomia. Enpresok produktibitatea ahalik eta gehien handitzeko modua aurkitu beharko dugu. Normaltasunera itzuliko gara, baina, bitartean, animotsu jarraitu behar dugu bizitzea egokitu zaigun egoera berri honetara ohitzeko."

#HauEZINdaGELDITU ekimenak autonomoak ere erakarri ditu; adibidez, José Antonio Sánchez taxilaria. Murtziako taxi-gidari honek 23 urte baino gehiago egin ditu sektorean, eta, beste askori bezala, ia % 90 murriztu zaizkio diru-sarrerak. Hala ere, José Antoniok doako zerbitzua ematen die behar duten osasun-langile guztiei, janaria eramaten du osasun-zentroetara eta babes-materiala banatzen du zaharren egoitzetan eta komisarietan.

Enpresa eta langile guztiak bat datoz esatean garrantzitsua dela enpresak elkartuta jarraitzea eta langileekin batera borrokatzen jarraitzea. Pertsonen osasunaren eta segurtasunaren ondoren, herrialdearen finantza-egoera leheneratzea da lehentasun nagusia. Ekonomia, enpresa eta langileen aktibazioan jarri behar da indarra, haiek baitira krisi hau gainditzeko giltza.

Datozen egunetan, amaierara iritsiko da  #HauEZINdaGELDITU ekimenaren lehen fasea, eta, ondoren, E-Aktibatu fasea hasiko da. Iritsi da hasteko unea. Aktiba zaitez. Krisia gainditzen duenak bere burua gainditzen du. Aktiba zaitez. Zu zeu aktibatzen bazara, herrialde osoa aktibatuko duzu.

Bideoa gaztelaniaz

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta