Jatorri nazionaleko laranjen kanpaina

Hasi berri da laranjaren kanpaina nazionala Mercadonan, eta 140.000 tona merkaturatuko dira

2023ko azaroaren 07a
  • Hurbileko fruta eta barazkien alde egiten duen apustuan, konpainiak % 10 handituko du aurten erosketa-bolumena, aurreko kanpainarekin alderatuta.
  • Valentziako Erkidegoko, Andaluziako, Murtziako Erregioko, Kataluniako eta Kanarietako laranjak merkaturatuko ditu Mercadonak.
  • Kanpainan zehar, zenbait barietaterekin egingo da lan, eta haiek dendetan gradualki sartuz joango da.
  • Bueltan dira jatorri nazionaleko laranjak supermerkatuetan. Denboraldi berria azaroan hasi da, eta abuztura arte iraungo du, gutxi gorabehera.

Hasi berri da laranjaren kanpaina nazionala Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainian. 2023/24 kanpainan 140.000 tona baino gehiago merkaturatu nahi ditu, aurreko kanpainan baino % 10 gehiago. Kanpainan zehar, hainbat barietate eskainiko dira, Navel, Lanes eta Valencia taldeetakoak; pixkanaka sartuko dira supermerkatuetan, bezeroek kalitateari dagokionez dituzten itxaropenei erantzuteko asmoz.

Hasi berri den kanpaina honetarako (abuztura arte iraungo du, gutxi gorabehera), konpainiak eskualde hauetako zelaietan landutako laranjak eskainiko ditu: Valentziako Erkidegoa, Andaluzia, Murtziako Erregioa, Katalunia eta Kanariak.

Laranja sartzearekin, jarraipena ematen zaio jatorri nazionaleko zitrikoen 2023/24 kanpainari; hasi, joan den urrian hasi zen, Espainiako hornitzaileen mandarina eta limoia iritsi zirenean. Mercadonak konpromiso irmoa du Espainiako lehen sektorearekin, eta lehentasuna ematen dio bere 24 hornitzaile nazionalekin harreman egonkorrak eta gardenak bermatzeari (hornitzaileok Espainia osoko 2.800 nekazarirekin baino gehiagorekin egiten dute lan).

Bideoa gaztelaniaz

Sasoiko zitrikoen eta fruta eta barazkien kontsumoa sustatu, saski orekatua lortzeko

Enpresak zitrikoen kontsumoa sustatzen du, baita Mercadonako laranja-zuku egin berriarena ere. Zuku hori Fruta eta Barazkien atalean eskuratu daiteke ohiko hiru ontzi-formatuetan (250 mililitro, 500 mililitro eta litro bat). Zerbitzu hori 2016. urtean hasi zen kateko denda guztietan ezartzen, Mercadonaren, Zumex hornitzaile espezialistaren eta bezeroen arteko berrikuntza bateratuaren bidez garatuta.

Zitrikoek bitamina, mineral eta antioxidatzaile ugari dituzte, eta dieta orekatuari eusten laguntzen du haien kontsumoak. Laranjak, mandarinak eta limoiak, beste zitriko batzuen artean, aliatu handiak dira erosketa-saski orekatua osatzeko.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren kanpainak babesten ditu Mercadonak, #alimentosdespaña estrategiaren eta “Munduko herrialde goxoena” kanpainaren barruan. Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritza Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat izan zen bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; Elikadura Katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan sartzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin lankidetzan.

2023/2024 kanpainako jatorri nazionaleko laranjakJatorri nazionaleko zitrikoen 2023-2024ko kanpaina Mercadonan.

Jatorri nazionaleko laranjak MercadonanLaranjak lursailean, jatorri nazionalekoak.

Laranjak Mercadonaren supermerkatu bateanLaranjak Mercadonako fruta eta barazkien atalean.