Logoa, Mercadonaren supermerkatu eraginkor berri baten ateetako batean.

Granada – Las Gabiaseko Mercadona supermerkatua konpainiaren Denda Eraginkor Eredu berriaren arabera berrirekitzen du

2017ko maiatzaren 19a
  • 1,7 milioi euroko inbertsioa jaso duten erabateko eraberritze-lanen ondoren zabalduko ditu ateak zentro berri honek. 15 hornitzailek hartu dute parte eraberritze fasean, 89 pertsona baino gehiago kontratatuz.
  • Oraingo supermerkatua teknologikoki guztiz konektaturik dago, eta bezeroen erabateko erosketa esperientzia hobetzeko diseinua eta osoki eraberritutako atalak aurkezten ditu. Denda tradizionalekin alderatuz, %40rainoko energia-aurrezpena lortuko da bertan.
  • Mercadonak Granadako hornitzaileei egin dizkien erosketak 171 milioi eurotara heldu ziren iaz, aurreko ekitaldiko kopurua %7 igoz. 

Mercadonak berriz zabalduko du gaur Las Gabiasen (Granada) duen supermerkatu bat, Carlos Cano Pasealekuko 71 zenbakian (Hijares Urbanizazioa), hain zuzen, konpainiaren Denda Eraginkor Eredu berrira egokitzeko egin zaion osoko eraberritzearen ondoren. 1,7 milioi euroko inbertsioa jaso dute lanek, eraberritze fasean 89 lagun kontratatu dituzten 15 hornitzaileren parte hartzea izan dutelarik. Banaketa, apainketa eta atal guztien kokapena hobetzen duen diseinu berri bat aurkezten du supermerkatu berriak, betiere “Nagusi”-en (konpainiak bere baitan hala deitzen die bezeroei) erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzeko helburuarekin.

Mercadonak Las Gabiasen duen denda eraginkor berri honek 1.600 metro karratuko azalerako salmenta sala du, eta aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda dago, kolore eta material berriak erabiliz supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan zein atal ezberdinen kokapenean. Honela, argiztapen naturala errazten duten espazio zabal eta gardenen aldeko apustua gauzatzen du, halaber, bai eta kolore beroen aldekoa ere, dendako giroak bata bestearengandik bereizte aldera.

Berritasunak atal guztietan

Gainera, atalez-atal ere badakartza berritasunak, “Nagusi”-aren (bezeroaren), langileen, hornitzailearen, eta gizartearen beraren mesederako. Badu, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuarentzako lerro berri espezifikoak, bukaera-puntu berri bat okelarentzako, kosmetika espezializatuarentzako gondola zentral bat lurrindegian, oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian, eta laranja-zukua unean bertan ateratzeko makina, beste berrikuntza batzuen artean.

Horrez gain, Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi die bezeroei beren erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, erosketa-saski modelo berri batez, eta askoz ergonomiko eta arinagoak diren bi orga eredu uztartuz.

Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen ditu supermerkatu berriak, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Supermerkatuak baditu, bestalde, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak, jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker lortu da: eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz. Bestetik, LED argiztapen sistema automatizatua du dendak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz.

Teknologikoki guztiz konektaturik dagoen Mercadonaren Denda Eredu Berri honek, halaber, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.

Supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30etara. 77 tokidun aparkalekua du, ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezeroen erosketa errazteko. Halaber, etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak.

Irekitze berri honi esker, Mercadonaren bezeroek konpainiak bakarrik erabiltzen duen B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Honen bitartez, eskaintza eraginkorra eskaini diezaieke konpainiak bezeroei, kalitate handienaz eta ahalik eta prezio baxuenean, edozein delarik ere produktuaren ekoizlea.

Denda Eraginkor Eredu Berri honen arabera 126 denda eraberritzea aurreikusten du Mercadonak 2017ko ekitaldian, 180 euro inbertituz Espainia osoan barrena; horrez gain, 5 milioi euro inbertituko ditu hobekuntza informatikoen I+G+Ban.

Mercadonak 38 denda ditu Granadako Probintzian, Guadixeko udalerrian dagoen bloke logistiko bat, eta kontratu egonkor eta kalitatezkoa duten 1.993 lagunek osatutako langile-taldea. Azken ekitaldian, gainera, 23 lanpostu berri sortu ditu bertan. Mercadonak ez ditu bere langileak sektorearen batezbestekoaren gainetik dagoen soldata batekin saritzen soilik (lanean hastean jasotzen den gutxieneko soldata gordina 1.297 eurokoa da hilean), irabazitako etekinak partekatzen baititu ere, bere sariketa aldagarriaren politika tarteko. Langileen ongizatearekin hartu duen konpromisoaren ildotik, halaber, familia eta lanaren arteko bateragarritasunaren alde apustu egiten jarraitu du. Horren adibide da Granadako 66 ama langilek legeak ezartzen dituen amatasun baxako lau hilabeteak 30 egunez luzatzea aukeratu izana.

Mercadonak granadar nekazaritzako elikagaien sektorearen alde egiten duen apustua, azkenik, etengabea izan da beste behin ere. Konpainiak, izan ere, 171 milioi euroko erosketak egin zizkion bertako hornitzaileei, aurreko ekitaldiko kopurua %7 igoz.