COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Mercadonaren fatxadako logoa

Granada - Mercadonak supermerkatu berri bat irekiko du Armillako Nevada Shopping merkataritza-gunean

2018ko azaroaren 30a
  • Bere saltoki-sarean ezartzen ari den Denda Eraginkorraren Ereduarekin bat dator Armillako supermerkatu berria, eta 57 langile ditu, lan egonkor eta kalitatekoarekin.
  • Atal guztietan ditu nobedadeak denda berriak, ingurumenari, teknologiari eta zerbitzuari dagokienez bezeroek are gusturago egin dezaten erosketa.
  • 1,2 milioi euroko inbertsioa egin da supermerkatu berrian; 70 hornitzailek hartu dute parte haren eraikitze-lanetan, non 180 lagun baino gehiago aritu diren obra-fasean.

Mercadonak supermerkatu berri bat inauguratu du gaur Armillan (Granada); zehazki, Nevada Shopping merkataritza-gunean. Denda eraginkorraren eredu berriari jarraituz, zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz eta erosketa-esperientzia optimizatzeaz gain, supermerkatu berriak berrikuntza ugari dakartza, guztiontzat onuragarriak, bai “Nagusi”entzat (bezeroentzat), bai langile, hornitzaile eta gizartearentzat.

Izan ere, atal guztietan ditu nobedadeak saltoki berriak. Besteak beste, baditu berariazko apalak esne freskoarentzat eta zuku hoztuentzat; akabera-gune berri bat haragiarentzat; kosmetika espezializaturako erakustoki zentral bat lurrindegian; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; erakusketa-gune berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako; sushi espezialitateak; labe-sail berri bat, ogia xerratan mozteko makina batekin, eta gozogintza hoztuarekin; eta txarkuteria-atal berri bat, urdaiazpiko eskuz ebakia eta aurrez bildua eskaintzen duena.

Gainera, beste zenbait hobekuntzaren artean, Nevada merkataritza-guneko supermerkatuak korridore zabalagoak ditu, erosketako orga modelo berri bat du, eta saski-estiloko orga berri bat, askoz arinagoa eta ergonomikoagoa.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu honek 2.096 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko aldean, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Mercadonaren denda eraginkor berri hori eraikitzeko obra-fasean 70 hornitzaile eta 180 langile jardun dira.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri horrek askotariko neurriak ditu, ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak erosoago ibiltzeko atseden hartzen dutenean. Jangela ekipatuago dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri hau teknologikoki erabat konektatuta dago, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta denbora errealean izateko dendaren kudeaketaren berri. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—. 

Energia-aurrezpena: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari dagokionez, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, horma eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat jarri da, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 10:00etatik 22:00etara. Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgune honetan: www.mercadona.es

Saltoki berrian ere, bezeroek Mercadonaren BPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, produktu-aukera eraginkorra  eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenean eta ahalik eta preziorik txikienean.

2017ko ekitaldiaren itxieran, Mercadonak 480 milioi euro inbertitu zituen denda-eredu berri hau duten supermerkatuak irekitzeko eta beste batzuk egokitzeko. 2018ko ekitaldiaren itxierarako, Granadako probintzian 3 supermerkatu berri irekiko ditugu: Armillan, Motrilen eta Granadan. Gainera, berritze-lanak egin ditugu Chauchinan, La Zubian, Lojan eta Granadan. Guztira 12 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin dugu. Denda eraginkorraren eredu berria eskaintzearen aldeko apustu honen ondorioz, kasu batzuetan denda tokiz aldatu behar izan dugu, herri berean. Esate baterako, Granada hiriburuko Juan Pablo II hiribideko saltokia lehen Jaéngo errepidean zegoen, eta Motrilgo Las Monjas hiribidekoa, berriz, Motrilgo gune komertzialera aldatuko da urtearen amaiera baino lehen.

Mercadona Granadan

2017aren amaieran, konpainiak 38 supermerkatu eta 1.985 langile zituen probintzia honetan, eta 192 milioi euroren erosketak egin zituen. Halaber, konpainiak eutsi egiten dio Granadako Elikagai Bankuarekin eta lurraldean dauden zenbait jangela sozialekin duen konpromisoari.