Mercadonaren glutenik gabeko produktuen aukera.

Glutenik gabeko 1.300 aukera baino gehiago Mercadonan, Zeliakoen Egun Nazionalean

2020ko maiatzaren 27a
  • Mercadonak bat egin du Zeliakoen Egun Nazionalarekin, zeliakoekiko duen konpromisoaren eta babesaren adierazgarri. Maiatzaren 27an ospatuko dute egun hori.
  • Enpresak glutenik gabeko produktuen aukera osatzen jarraitzen du, eta, gaur egun, zeliakoentzat egokiak diren 1.300 produktu baino gehiago ditu.

Mercadonak bat egin du Zeliakoen Egun Nazionalarekin, gaixotasun hori duten pertsonekiko duen konpromisoaren adierazgarri —maiatzaren 27an ospatzen dute urtero egun hori—. Hori dela eta, bideo hau egin du, eta hainbat ideia eman ditu Mercadonaren glutenik gabeko produktuekin platerak osatzeko; glutenik gabeko 1.300 produktu baino gehiago ditu, guztira.

Mercadonaren dendetan zeliakoentzat aurki ditzakezun produktu egoki askoren lagin txiki bat jasotzen da bideoan. Gainera, enpresak lanean jarraitzen du glutenarekiko intolerantzia edo alergia dutenen beharretara egokitutako glutenik gabeko Hacendado produktuak eskaintzeko.

Mercadonaren glutenik gabeko produktuen aukera

Urtero, Mercadonak produktu berriak gehitzen ditu glutenik gabeko Hacendado produktuen zerrendan. Gaur egun, 1.300 soluzio baino gehiago eskaintzen ditu, behar bezala ontziratuak eta etiketan identifikatuak, bezero zeliakoei elikagaien segurtasun maximoa bermatzeko. 

Marcadonak kontuan hartzen ditu beste elikagai-alergia eta -intolerantzia batzuk ere. Horretarako, egunero egiten du lan alergenorik gabeko produktuen aukera eta identifikazioa hobetzen.

Zeliakoen erakundeekiko lankidetza

Mercadona Espainiako erreferentziazko zenbait erakunderekin lankidetzan aritzen da, hala nola Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioarekin eta haren elkarte autonomikoekin, Kataluniako Zeliakoen Elkartearekin, Zeliakoen eta Glutenarekiko Sentikorren Elkartearekin (ACSG) eta Laktosarekiko Intoleranteen Espainiako Elkartearekin (ADILAC).

Mercadonarentzat, kolektibo horiek ordezkatzen dituzten erakunde horien eginkizuna funtsezkoa da, eta haiekin lankidetzan aritzeak kontsumitzaile zeliakoen beharrak hobeto ezagutzen eta kontuan hartzen laguntzen dio.

Mercadonaren eta erakunde horien arteko harremanaren helburua da elkarrekin lan egitea kontsumitzaile guztien beharretarako soluzioak aurkitzeko, eta haien dietetarako egokiak diren eta berme guztiak dituzten produktuak eskaintzea.

Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioko (FACE) lehendakari M. Eugenia Canalíasek, egoera berezi honetan, hau adierazi du: “FACEko lehendakari berria naizen aldetik, benetan uste dut indarra elkartasunean dagoela. Urte gogor bat hasi dugu, baina garrantzitsuena da ez akitzea; elkartu eta elkarrekin alde positiboa bilatu behar dugu”. Hemen irakur dezakezue gutun osoa. 

Bestalde, José T. Molina Kataluniako Zeliakoen Elkarteko lehendakariak adierazi duenez, "fabrikatzaile eta banatzaileak animatzen ditugu zeliakoen beharrak entzun eta erantzun ditzatela. Talde horrek kalitate hobeagoko glutenik gabeko produktuak behar ditu, akats edo nahasmenik eragingo ez duten etiketak produktuetan, nutrizioaren aldetik eskaintza osasungarriagoa eta glutendun produktu homologoen antzeko prezioa. Aldi berean, haien esanetara jartzen gara, modu koordinatuan lan egiteko".

Azkenik, Roberto Espina Madrilgo Erkidegoko Zeliakoen eta Glutenarekiko Sentikorren Elkarteko zuzendariak hau adierazi du: “pertsona zeliakoen eta glutenarekiko sentikorren taldea gero eta handiagoa da, eta, kontuan izanda gaixotasunaren tratamendu bakarra bizitza osoan glutenik gabeko dieta zorrotza egitea dela, glutenik gabeko produktu-sorta zabal bat eskainiko duen industria bat eskatzen dut, haien beharrak kontuan hartu eta haien egunerokoa erraztuko duena”.

Glutenik gabeko gure produktuei buruzko aholkuak

Jakin gehiago glutenik gabeko Hacendado produktuei buruz Glutenik gabeko produktuei buruzko aholkuen atalean