Mercadonaren Denda Eraginkorraren Eredu Berriaren sarrera

Gipuzkoa - Mercadonak denda eraginkor bat zabaldu du Hernanin

2020ko abenduaren 21a
  • Denda berria irekitzeak kalitateko 40 lanpostu egonkor sortzea ekarri du berekin, eta 6 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa.
  • Denda eraginkor berri honetan, ohiko denda-ereduarekin alderatuta, energia-kontsumoa % 40ra arte murrizteko neurriak ezarri dira.
  • Janari egin berriaren “Jateko prest” atal berria dago; EAEko 15 supermerkatutan dago atal hori.

Mercadonak beste supermerkatu eraginkor bat inauguratu du gaur; zehazki, Hernanin, Jauregi Bailara kalean. 6 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin da proiektu honetan; 21 hornitzailek hartu dute parte, eta 124 lagun aritu dira obraren fasean.

Denda berria irekitzeak kalitateko 40 lanpostu egonkor sortzea ekarri du berekin. Gainera, Denda Eraginkorraren Eredu Berriari jarraituz ireki da. Eredu berriak bezeroen erosketa-esperientzia optimizatuz zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz gain, berrikuntza ugari dakartza, guztiontzat onuragarriak, bai “Nagusi”entzat (bezeroentzat), bai langileentzat, hornitzaileentzat eta gizartearentzat.

Horretarako, denda berriak atal guztietan ditu nobedadeak, esate baterako: urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa labanaz ebakitzeko eta janaria hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi espezialitateak; labe-sail berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta gozogintza hoztua ere badituena; eta erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Halaber, "Jateko prest” janari prestatuaren atal berria jarri da saltokian. Zenbait plater daude atal horretan, eta horietako batzuk pertsonalizatu egin daitezke, hala nola entsaladak, pizzak eta pasta. Gainera, material naturalekin egindako ontzietan ematen dira (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak). Atal hau dagoeneko EAEko hamabost supermerkatutan dago.

Gainera, beste zenbait hobekuntzaren artean, Hernaniko supermerkatuak sarrera berria du, beira bikoitzekoa, haize-lasterrak saihesteko; korridore zabalagoak, erosketako orga-modelo berri bat, eta saski-estiloko orga berri bat, askoz arinagoa eta ergonomikoagoa.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu honek 1.700 metro karratu baino gehiagoko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 9:00etatik 21:00etara, eta 100 auto baino gehiagorentzako aparkalekua du. Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgune honetan: www.mercadona.es.

Saltoki berri honetan ere, bezeroek Mercadonaren SPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, Produktu Aukera Eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenarekin eta ahalik eta preziorik txikienean.

2019ko ekitaldiaren itxieran, Mercadonak 1.270 milioi euro inbertitu zituen Denda Eredu berri hau duten supermerkatuak irekitzeko eta beste batzuk egokitzeko.

Mercadona Euskadin

Mercadonak 22 denda ditu Euskadin (bost Araban, hamaika Bizkaian eta sei Gipuzkoan), eta 2.085 langile, kalitateko enplegu egonkorrarekin.

2020an, Gasteizko bloke logistikoa eraikitzen amaitu du. Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Kantabria eta Burgosko supermerkatuak hornitzen ditu bloke logistiko horrek. Azpiegitura horretan 187 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu, eta 480 enplegu sortu ditu.

Mercadonak Euskadiren alde egin duen apustuaren erakusgarri da, besteak beste, 546 milioi euroren erosketak egin dizkiela euskal hornitzaileei 2019an, aurreko urtean baino % 23,5 gehiago; halaber, 37,4 milioi euroko inbertsioa egin du 2020an.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Euskadiko zenbait gizarte-erakunderekin lankidetzan, 2020an, premiazko produktuen 1.445 tona eman ditu. Mercadonak laguntza ematen die Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagai-bankuei eta Gasteizko Babesgabetuen Andre Maria jantoki sozialari, egunero premiazko produktuak emanez.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ondo ekipatua dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—.

Mercadonaren Denda Eraginkorraren Eredu Berriaren sarreraMercadonaren Denda Eraginkorraren Eredu Berriaren sarrera.

Logo EAktibatu