Mercadonako mangoa, osoa eta ebakia.

Gertutasuneko mangoaren kanpaina Mercadonan

2017ko urriaren 06a
  • Andaluziar jatorriko mangoa eskaintzen du Mercadonak Penintsulako eta Balearretako dendetan.
  • Tradizionalki fruta exotikotzat hartua izan den mangoa Andaluziako soroetan landatzen da orain Mercadonarentzat.  

Irailetik, Málaga eta Granadako probintzietan landatutako mangoa saltzen du Mercadonak Penintsulako eta Balearretako dendetan.

Mangoa fruta fresko moduan hartzeko aukera bikaina da, edo likidotua, sorbete edo izozkietan, entsaladetan, postreetan, bai eta haragiari laguntzeko saltsak egiteko ere, edo horren garnizio gisa.

Mercadonak produktu freskoen alde, eta bereziki gertutasuneko fruta eta barazkien alde egiten duen apustuaren emaitza, aurreko kanpainan 1.800 tona mango erosi zizkien supermerkatu-kateak Andaluziako hornitzaileei.

Aurtengo kanpainan zehar, Axarquíako (Málaga) hornitzaileek ekoiztutako mangoa salduko du konpainiak Penintsulako eta Balearretako denda guztietan.

Fruta eta barazkien kontsumoa handitzea, edo gutxienez egunean 5 fruta eta barazki errazio kontsumitzea gomendatzen dute Munduko Osasun Erakundeak (MOE) eta nutrizioan adituek.

Gertutasuneko produktuekin engaiaturik dago Mercadona, eta Nekazaritza Ministerioak abiatutako “Hemengo eta oraingo Frutak eta Barazkiak” ekimenarekin bat egiten du, frutak eta barazkiak erregulartasunez kontsumitzearen onurak zabaltzeko asmoz. Beren kalitate, zapore eta barietatearengatik nabarmentzen dira frutak eta barazkiak, eta bizitasuna ematen diote organismoari. Espainiako lehen sektorearen alde hartutako konpromisoaren ildotik, bestalde, 8.000 nekazari, 12.000 arrantzale 4.800 abeltzainekin ari da elkarlanean Mercadona.

Mercadonaren mangoa, bertsio berritzaile batean

Mercadonak %100ean osagai naturalekin egindako mango-saltsa bat ere eskaintzen du, Frutas Montosa hornitzaileak egina. Produktu berritzailea dugu hau, eta bezeroei kalitate-prezio erlazio hoberena eskaintzeagatik nabarmentzen den Mercadonaren produktu-sortan txertatzen da.