2023ko Elikagai Bilketa Handia

FESBALen Elikagai Bilketa Handian hartuko du parte Mercadonak, azaroaren 24tik 30era

2023ko azaroaren 23a
  • Bezeroek erosketak egiten dituzten unean bertan egin ahal izango dituzte elikagai-bankuen aldeko diru-dohaintzak.
  • Hala, elikagai-bankuek benetan behar dituzten elikagaiak erosi ahal izango dituzte, behar dituzten kantitateetan eta urte osoan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bat egin du Espainiako Elikagai Bankuen Federazioak (FESBAL) azaroaren 24tik 30era antolatu duen Elikagai Bilketa Handiarekin. Konpainiak kanpainaren eskura jarri ditu bere saltokiak funtsak biltzeko, bezeroek aukera izan dezaten elikagai-bankuen aldeko urteroko ekitaldi solidario honetan parte hartzeko.

Guztira, Mercadonaren 1.631 dendak hartuko dute parte, eta, jadanik ohikoa denez, Bilketa Handia diru-dohaintzen bidez egingo da; 1 €-en multiploak eman ditzakete bezeroek erosketarekin kutxatik pasatzean.

Dohaintzan emandako diru guztia elikagai-bankuek behar dituzten elikagaiak eta produktuak erosteko erabiliko da, behar dituzten kantitateetan eta urte osoan. Hala, modu efizienteagoan erantzungo zaie azken erabiltzaileen benetako beharrei.

Mercadonako Elikagaien Bilketa Handiaren liburuxka

Descargar

 

Mercadonaren dohaintzak 2023an

2023ko lehen seihilekoan, konpainiak 10.500 tona elikagai eta premiazko produktu banatu ditu Espainiako eta Portugalgo jantoki sozialen, elikagai-bankuen eta beste gizarte-erakunde batzuen artean. Kate osoaren dohaintza hori (lehen seihilekoari dagokiona) 174.200 erosketa-orgaren baliokidea da.

Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 450 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait erakunde soziali ere laguntzen die egunero dohaintzak eginez, gehien behar duten pertsonei laguntzeko.

Diru-dohaintza bat kutxan, Mercadonaren Elikagai Bilketa HandianMercadonaren Elikagai Bilketa Handian kutxan egindako dohaintza baten xehetasuna.

Kutxa-lerroko bereizgailua, Mercadonaren Bilketa HandianMercadonaren dendetako kutxa-lerroko bereizgailua, Bilketa Handirako prestatua.