Jatorri nazionaleko zitrikoak Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean

Espainiako jatorriko laranja- eta mandarina-kanpaina amaitu du Mercadonak, 192.000 tona baino gehiago erosita

2022ko irailaren 12a
  • Konpainiak 350 fruta- eta barazki-hornitzailerekin baino gehiagorekin egiten du lan, eta haiei orain laranja- eta mandarina-hornitzaile hauek gehituko zaizkie: Fontestad Citrus, Frutinter, Martinavarro, Frutas Tono, Bollo International Fruits, Bagu, Dracma, Anecoop, SAT Canarisol, Agronostrum, Frutas Plasencia, Nufri, Hermanos Torres y Sucesores, Lasarte, AM Fresh Spain Citrus, Alcafruit, Vicente Giner, Agrios Selectos, V-Ros, Mogalla, Frutas Poveda, Tana, Frugarva, Mundosol eta Perales y Ferrer.
  • Espainiako jatorriko laranja eta mandarinen kanpainan (2021eko urritik 2022ko irailaren hasierara arte, gutxi gorabehera), Mercadonak 140.000 tona laranja eta 52.000 tona mandarina erosi dizkie Espainiako 2.500 nekazari baino gehiagorekin harreman egonkorrak dituzten hornitzaile espezialista nazionalei.
  • Gertuko fruta eta barazkiak eskaintzeko egiten duen ahaleginean, konpainiak 209.000 tona laranja, limoi, mandarina eta gainerako zitriko baino gehiago erosi ditu 2021-22 denboraldian, Valentziako Erkidegoan, Andaluzian, Murtziako Eskualdean, Katalunian eta Kanarietan ekoitziak.
  • Kanpaina hori amaituta, irailean, beste jatorri batzuetako laranjak erosi ahal izango dira, Espainiako jatorriko zitrikoen hurrengo kanpaina bitarte. Kanpaina hori urriko lehen asteetan hasiko da, orduan Oronules barietateko mandarinak sartuko baitira; laranjak, berriz, azaroaren hasieran iritsiko dira dendetara.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak gaur amaituko du Espainiako laranja eta mandarinen 2021-22 kanpaina, 192.000 tonatik gorako erosketa-balantzearekin. Guztira, 21-22 kanpainan, Espainiako 209.000 tona zitriko baino gehiago erosi ditu. Horietatik 140.000 tona laranjak izan dira, eta nabarmentzekoa da, halaber, mandarina- eta limoi-bolumena, hurrenez hurren 52.000 tona eta 17.000 tona.

Mercadonak konpromiso irmoa du lehen sektorearekin, eta lehentasuna ematen dio bere 26 eta gehiago hornitzaile nazionalekin harreman egonkorrak eta gardenak bermatzeari (hornitzaileok Espainia osoko 2.500 nekazarirekin baino gehiagorekin egiten dute lan). Politika horri esker, duela urte batzuetatik hona, Mercadonako laranja guztien % 85 baino gehiago Espainiakoak dira.

Urrian hasiko da Espainiako jatorrikoen kanpaina berria

Irailean, Mercadonako ‘Nagusi’ek (bezeroek) beste jatorri batzuetako laranjak erosteko aukera izango dute, urriko lehen asteak arte. Orduan, Espainiako jatorriko zitrikoen kanpaina hasiko da berriro, eta Oronules barietateko limoiak eta mandarinak iritsiko dira dendetara. Urrian, hainbat barietate nazional gehitzen jarraituko du Mercadonak, eta azaroko lehen bi asteetan, pixkanaka, kate osoan sartuko ditu Espainiako jatorriko laranjak.

Sasoiko zitrikoen eta fruta eta barazkien kontsumoa sustatu, otar orekatua egiteko

Enpresak zitrikoen kontsumoa sustatzen du, baita Mercadonako laranja-zuku egin berriarena ere. Zuku hori Fruta eta Barazkien atalean eskuratu daiteke ohiko hiru ontzi-formatuetan (250 mililitro, 500 mililitro eta litro bat), guztiak ere plastiko birziklatuz eginak, ekonomia zirkularra bultzatzeko. Zerbitzu hori 2016. urtean hasi zen kateko denda guztietan ezartzen, Mercadonaren, Zumex hornitzaile espezialistaren eta bezeroen arteko berrikuntza bateratuaren bidez garatuta.

Zitrikoek bitamina, mineral eta antioxidatzaile ugari dituzte, eta dieta orekatuari eusten laguntzen du haien kontsumoak. Laranjak, mandarinak eta limoiak, beste zitriko batzuen artean, aliatu handiak dira erosketa-saski orekatua osatzeko.

Mercadonak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak garaian garaiko fruta eta barazkien alde egiten duen kanpainarekin. Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat izan zen bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; Elikadura Katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan sartzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin lankidetzan.

Espainiako jatorriko laranjak, Mercadonaren 2021-22 kanpaina nazionalekoakEspainiako jatorriko laranjak, 2021-22 kanpaina nazionalekoak.

Jatorri nazionaleko zitrikoak Mercadonako Fruta eta Barazkien ataleanJatorri nazionaleko zitrikoak Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean.