Mercadonako Hacendado esnearen jatorria

Espainiako esnea Mercadonan

2019ko maiatzaren 31
  • Hacendado esnearen % 100 Espainiakoa da, eta Hacendadoren esnekien % 90etik gora ere bai.
  • Mercadonak Espainiako esne-sektorearen alde egiten duenez, esnea erosten die 3.000 abeltzaini baino gehiagori Espainiako hainbat tokitan.

Hacendado esnea saltzeko edo Hacendado gaztak eta jogurtak fabrikatzeko, Espainiako hainbat tokitako 3.000 abeltzainekin baino gehiagorekin lan egiten duten totaler hornitzaileak ditu.

Zehazki, supermerkatuetan saltzen den Hacendado esnea Espainiako hainbat tokitako 3.126 abeltzainek ekoizten dute.

Beraz, Mercadonaren esnea % 100 Espainiakoa da. Era berean, Hacendado esnekien % 90k baino gehiagok, hala nola gaztek eta jogurtek, Espainian dute jatorria.

Mercadonak abeltzainekin egiten duen lankidetzak oinarri ditu egonkortasuna, etorkizuneko proiekzioa, erosketen segurtasuna eta espezializazioa. Horrela, konpainiak loturak sortzen ditu bai sektore horrekin, bai nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-sektorearekin, eta horrek aukera ematen dio Nekazaritzarako Elikagaien Kate Jasangarri bat garatzeko. Kate horrez bidez, produktu-aukera eraginkorra eskaini ahal izango du, sektore bakoitzeko hornitzaile espezialista onenen eskutik. Guztira, Espainia osoko 9.000 nekazarirekin, 5.500 abeltzainekin eta 12.000 arrantzalerekin egiten du lan Mercadonak. 

Mercadonak, gainera, Espainiako lehengaiak aukeratzen ditu, bideragarria den guztietan. Horren erakusgarri da Mercadonan saltzen diren produktuen % 85 Espainiakoak direla. Zehazki, 18.640 milioi euroko erosketak egiten ditu urtean Espainian Mercadonak, eta 2.387 produktu- eta zerbitzu-hornitzailerekin lan egiten du, bai eta 20.000 lehengai-ekoizle eta ETE  baino gehiagorekin ere.

Hacendado esnearen kalitatea

Hacendado esnea kalitate handikoa da, eta elikagaien segurtasuneko berme handiena eskaintzen du. Espainiako esne onenetako gisa hautatu dute Mercadonako esnea behin baino gehiagotan kontsumitzaileek.