Mercadona, sektoreko enpresa arduratsuena 2021ean

ESG Erantzukizunaren Merco rankingean baloraziorik onena duen sektoreko enpresa da Mercadona

2022ko apirilaren 28a
  • 43.600 pertsonak baino gehiagok ebaluatu dituzte rankingeko enpresak, ingurumen-, gizarte-, etika- eta gobernantza-aldagaien arabera.
  • ESG Erantzukizunaren Merco monitore berrituan, bigarren postu orokorrean dago konpainia.

Espainiako orotariko banaketaren sektoreko enpresa arduratsuena izaten jarraitzen du Mercadonak, eta bigarrena da ESG Erantzukizunaren 2021eko Merco sailkapen orokorrean, zeina Ospe Korporatiboaren Espainiako Monitoreak (MERCO) egiten baitu.

11. edizio honetan, MERCOk metodologia birdefinitu du, egungo testuingurura eta enpresaren erantzukizun sozialaren arloko eskakizun berrietara egokitzeko. Horrela, emaitza globala ateratzeko, hiru sailkapen espezifiko egin dira: ingurumenarekin arduratsuenak diren enpresak (E, environmental); enpresa barnean hobekien jarduten dutenak, plantillarekin, bezeroekin eta gizartearekin (S, social); eta etika eta gobernantza mailan konprometituenak (G, gobernance).

Horretarako, hainbat kolektibotako 43.600 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte, hala nola enpresen erantzukizun sozialeko adituek, kontsumitzaile-elkarteek, GKE-ek, sindikatuek, kazetariek eta finantza-analistek. Esparruaren arabera (ingurumena, gizartea edo etika eta gobernantza), inkestatuek gai hauek baloratu dituzte: ingurumen eta klima-aldaketarekiko konpromisoa; langileekiko, bezeroekiko eta gizartearekiko erantzukizuna; emakumeen eta ezgaitasuna duten pertsonen talentuaren aldeko apustua; komunitateari egindako ekarpena eta kontsumitzailearekiko errespetua; dimentsio etikoa, eta erantzukizun fiskala eta gobernu korporatiboarena.

Aurten ere, Mercadonak eskertu egiten du ranking honetan sartzea, eta oso harro dago emaitzez; izan ere, erakusten dute enpresak eta bertan egunero lan egiten duten 96.000 lagunek ahalegin berezia egiten dutela kalitate bikaina lortzeko, ez bakarrik produktu eta zerbitzuetan, baita beren jarduerak eragiten dien prozesu eta esparru guztietan ere.

Era berean, eta ingurumenarekin eta gizartearekin arduratsuagoa izateko, ekintza zehatzak egiten ari da Mercadona. Besteak beste, elikagaiak ematen dizkie gizarte-erakundeei, presentzia duen komunitateei entzuten die eta haiekin lankidetzan aritzen da, plastikoa murrizten eta hondakinak kudeatzen ditu, eta garraio jasangarriaren eta ingurunearekin arduratsuagoak diren energiak erabiltzearen aldeko apustua egiten du.

Ospe Korporatiboaren Enpresa Monitorea (MERCO)

Ospe korporatiboaren monitore nagusietako bat da MERCO, eta 14 herrialdetan baino gehiagotan jarduten du. 1999tik ari da lanean, eta enpresen izen ona ebaluatzen du, dirulaguntzarik edo babesletzarik jaso gabe; ez publikorik, ez pribaturik. Haren finantzaketa-iturri bakarra txostenak merkaturatzea da.

Mercadonaren supermerkatu baten fatxadaMercadonaren supermerkatu baten fatxada.