MPACen Erosketa eta Kontsumo Ohiturei buruzko 2022ko Inkesta

Erosketa eta Kontsumo Ohiturei buruzko 2022ko Inkestaren emaitzak

2022ko abenduaren 01a
  • Espainia osoko 3.500 bat familiak hartu dute parte 2022ko zundaketan.
  • Kontsumitzaileen % 58k dio aldatu egin dituela erosteko eta kontsumitzeko ohiturak.
  • Mercadonak elkarlanean dihardu Kontsumitzaile Elkarteen Partaidetza Mahaiarekin, erabiltzaileen beren bitartez jakiteko zein diren biztanleen kontsumo-ohiturak, kezkak eta lehentasunak.

Urtero bezala Kontsumitzaile Elkarteen Partaidetza Mahaiak (MPAC) Erosketa eta Kontsumo Ohiturei buruzko 2022ko Inkestaren emaitzak aurkeztu ditu, zeinean kontsumitzaileen portaera aztertzen baita. Edizio honetan, Espainia osoko 3.500 bat familiak hartu dute parte, eta, beren testigantzarekin, erakutsi dute erosketa- eta kontsumo-ohiturak aldatu egin direla.

Inkesta 2022eko lehen seihilekoan egin zuen MPACek, hots, CECU, FUCI, UNAE eta CAUCE kontsumitzaile- eta erabiltzaile-elkarteen konfederazioek eta federazioek eta Mercadonak osatutako lantaldeak. Azterketa lau arlotan egituratua dago: Erosketa- eta kontsumo-ohiturak; Erosteko erabakia, faktoreak eta joera berriak; Elikagaien etiketatzea. Ohitura osasungarriak; eta Erantzukizun soziala erosketa-ohituretan.

Dokumentua gaztelaniaz

Resumen Ejecutivo Mesa de Participación Asociaciones de Consumidores 2022

Descargar

 

Ondorio nagusiak

Oro har, inkestaren arabera, inkestatutakoen % 72k dio erosketa- eta kontsumo-ohiturak aldatu dituela. Haietatik, % 20k prezio hobeen bila aldatu ditu, eta % 21ek beste produktu-mota batzuk erostea erabaki du.

Hauek dira Kontsumo Ohiturei buruzko 7. Inkestaren emaitza nagusiak:

  • Inkestatuak kontzienteago dira errenta-mailagatik kaltebera den kontsumitzaile izateak duen esanahiaz.
  • Exijentzia handiagoa dago elikagaien etiketatzeari dagokionez. Kontsumitzaileak gero eta informazio gehiago izan nahi du erosten duen produktuari buruz.
  • Ingurumen-kontzientzia handitzen ari da. Espainiako batez besteko kontsumitzaileak gero eta gehiago hartzen ditu kontuan ingurumena zaintzen duten enpresak, berak ere kontsumo jasangarria egin nahi baitu, planetarekin errespetuz jokatzeko.
  • Kontsumitzaileen erdiek baino gehiagok uste dute hurbiltasuna dela faktore nagusia, eta hurrena kalitatea.
  • Kontsumitzaileek ontzat jotzen dute elikagaiak online erosteko aukera.
  • Inkestatutako lau pertsonatik baten iritziz, elikadura-enpresek kalitate handiagoko produktuak lortzeko berrikuntzara bideratu beharko lituzkete beren ahaleginak.

Bideoa gaztelaniaz

Kontsumitzaileen Elkarteen Partaidetza Mahaia (MPAC)

CECU, FUCI, UNAE eta CAUCE kontsumitzaile- eta erabiltzaile-elkarteen konfederazio eta federazioek eta Mercadonak osatzen duten eztabaida-foro eta lantalde bat da Partaidetza Mahaia (MPAC). MPAC 2014an sortu zen, eta aldian behin elkartzen da egunerokotasuneko gaien, joera berrien eta kontsumo-ohituren inguruan eztabaidatzeko, elkarrekin irtenbideak proposatzeko kontsumoaren eremuan, eta loturak ezartzeko administrazioaren, kontsumitzaileen eta enpresa-esparruaren artean.