Nuria, Murtziako Dr. Pascual Parrilla etorbideko supermerkatuko langilea

Mercadonako Zuzendaritza Batzordeak langileen soldata % 6,5 igotzea erabaki du

2022ko urtarrilaren 21a
  • Espainiako lantaldean 93.300 pertsona baino gehiago ari dira lanean, eta neurri horrek haiei guztiei eragingo die. Erabakiak langileen erosahalmena bermatzea du helburu.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako enpresaren Zuzendaritza Batzordeak, konpainiaren Erabateko Kalitatearen Ereduarekin bat etorriz, erabaki du langile guztiei % 6,5 igoko diela soldata, Espainiako lantaldean lan egiten duten 93.300etik gora pertsonaren erosahalmena bermatzeko.

Neurri hori gaur egun bizi dugun agertoki konplexuan hartu da, non Mercadonaren parte diren pertsona guztiak ezinbestekoak baitira bizkor eta ausardiaz egokitzeko, haiek baitira bezeroen aktiborik onena; zenbat eta asebeteago izan “Nagusia” (hala deitzen dio konpainiak bezeroari), orduan eta gehiago egiten du aurrera Mercadonak.

Aurtengo urtarriletik aurrera, Mercadonako gutxieneko soldata hilean 1.425 euro gordinekoa izango da lehenengo urtean, hau da, 2021. urtean baino 87 € gehiago hilean.

Sektorean aitzindaria den giza baliabideetako politika bat

Mercadonak urteak daramatza sektorean aitzindaria den giza baliabideetako politika bat sustatzen, zeinak langileen kontziliazioaren, trebakuntzaren eta garapen pertsonal eta profesionalaren alde egiten baitu. Duela 25 urte baino gehiago, konpainiak langile guztiei kontratu finkoa egitea erabaki zuen, eta, soldata-igoera honekin, enplegu egonkor eta kalitatekoaren alde ordutik egiten ari den apustua indartzen du.

Goiburuko irudia: Nuria, Murtziako Dr. Pascual Parrilla etorbideko supermerkatuko langilea.