Hidrata Mask – Ehuna eta Gold Mask – Hidrogela aurpegi-maskarak, Mercadonaren Lurrindegiko linealean

Deliplus aurpegiko maskara berrien 6.500 ale saltzen ditu Mercadonak egunean

2020ko abuztuaren 28a
  • Bi motatakoak daude: Gold Mask adinaren aurkako efektuduna eta Hidrata Mask hidratazio sakonekoa.
  • Ubesol fabrikatzaile espezialista da produktu honen Totaler Hornitzailea (Atzeneta d’Albaida, Valentzia), eta produktua “Nagusi”ekin (bezeroekin) egindako koberrikuntza-prozesu baten emaitza izan da.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Deliplusen aurpegi-tratamendurako maskara berrien 6.500 ale baino gehiago saltzen ditu. Supermerkatu-kateak bi maskara-mota eskaintzen ditu: bata, adinaren aurkako efektuak dituena, Gold Mask izenekoa, hidrogelezkoa, eta, bestea, hidratazio sakonekoa, Hidrata Mask izenekoa, ehunezkoa.

Gold Mask - Hidrogela motako maskarak adinaren aurkako efektua du, aurpegiaren sendotasuna hobetzen du, eta keinu-marrak eta zimurrak leuntzen. Larruazala leuntzen eta testura hobetzen laguntzen duten landare-zelula amak ditu; larruazalean peptidoen banaketa optimizatzeko gai diren urrezko partikulak ditu, eta, haiei esker, azal argi eta sendoa lortzen da. Gainera, B3 bitamina du, zeinak kolagenoaren sintesia estimulatuz zahartze naturala prebenitzen baitu.

Hidrata Mask - Ehuna motako maskarak sakon hidratatzen du, azalaren elastikotasuna eta sendotasuna hobetzen ditu, eta hidratazio-hesia indartzen du, aktiboen konbinazio indartsu baten bidez. Azido hialuronikoa du. Berez, badago modu naturalean azido hialuronikoa gure azalean, baina ekarpen estra batek hidratazioa eta elastikotasuna hobetzen ditu. Arrosaura ere badu. Aurpegia are gehiago hidratatzen laguntzen du

Bi maskarek azala ingurumen-kutsadurak eta pantailen argi urdinaren erradiazioak eragiten duten estres oxidatibotik babesteko aktiboak dituzte. Atzeneta d’Albaidako (Valentzia) Ubesol Totaler Hornitzaileak garatu ditu produktuok, “Nagusi”ekin (konpainiak hala deitzen die bezeroei) egindako koberrikuntza-prozesu baten bidez.

Hidrata Mask – Ehuna eta Gold Mask – Hidrogela aurpegi-maskarak, Mercadonaren Lurrindegiko linealeanHidrata Mask – Ehuna eta Gold Mask – Hidrogela aurpegi-maskarak, Mercadonaren Lurrindegiko linealean.

Logo EAktibatu