Mercadonaren Naróngo (Coruña) supermerkatuaren logoa

Coruña - Mercadonak supermerkatu eraginkor berria ireki du Narónen, 4 milioi euroko inbertsioa egin ondoren

2024ko maiatzaren 23a
  • 1.750 metro koadroko salmenta-azalera du, eta 205 ibilgailurentzako aparkalekua, haietako 140 estaliak eta 7 ibilgailu elektrikoentzat.
  • ‘Jateko prest’ atala ere izango du, aulki eta mahaiz hornitutako gune batekin batera, “Nagusi”ek (bezeroek) aukera izan dezaten plater prestatuak eta edari hotzak kontsumitzeko.
  • Denda eraginkor bat da: bezeroen erosketa-esperientzia optimizatzen du, eta energia-kontsumoa % 40 ere murrizten.
  • 40 hornitzailek hartu dute parte lanetan, eta 150 langile baino gehiago aritu dira obra gauzatzeko fasean.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak supermerkatu eraginkor berria ireki du Narónen (Coruña); zehazki, Estrada de Cedeirako 296an. 4 milioi euro inguruko inbertsioa egin da proiektu honetan; 40 hornitzailek hartu dute parte, eta 150 lagun aritu dira obra-fasean.

Supermerkatu berriak 1.750 metro koadroko salmenta-azalera du, eta badu Jateko Prest atala ere. Han, “Nagusi”ek (bezeroek) edari hotzak eta jateko prest dauden platerak izango dituzte, material naturalekin egindako ontzietan zerbitzatuak (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Dendak 205 ibilgailurentzako aparkalekua du (haietako 140 estaliak eta 7 ibilgailu elektrikoentzat), eta, beste hobekuntza batzuen artean, kristal bikoitzeko sarrera berri bat du, aire-korronteak eragozteko, eta korridore zabalagoak eta aulki eta mahaiak dituen atsedengune bat, non “Nagusi”ek plater prestatu berriak kontsumitu baititzakete edari fresko batekin lagunduta.

Inaugurazio honekin, Mercadonaren Galiziako 62 supermerkatuetatik 53k jada ezarria dute eredu eraginkorra. Denda horiek espazio zabalagoak eta gardenagoak dituzte, argi naturala sartzea errazten dutenak, eta kolore eta material berriak, bai kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan.

Energia-aurrezpena eta karbono dioxidoaren murrizketa

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40raino murrizten da energia-kontsumoa, ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri, eraginkorragoak. LED argiztapen-sistema automatizatu bat du supermerkatuak, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, hobeto kudeatzeko.

Beste neurri bat 418 modulu fotovoltaiko jartzea izan da, autokontsumorako eta deskarbonizaziorako bidean aurrera egiteko. Izan ere, eguzki-panelak dituen Mercadonaren denda batek urteko energia-kontsumoaren % 20 inguru aurrezten du, energia fotovoltaikorik gabeko denda batekin alderatuta, eta horrek esan nahi du 30 tona CO2 gutxiago kontsumitzen dela supermerkatu bakoitzeko.

Langileen eguneroko lanak errazteko (38 langile denera, haietatik 13 kontratu berriak), supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta gehiegizko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileek erosotasun handiagoa izan dezaten atsedenaldietan.

Gizarte-erantzukizuna

Ekintza Plan Sozialaren barruan, Mercadonak lan handia egiten du talde behartsuenei laguntzen dieten gizarte-entitateen alde. Hala, 2023an, 1.476 tona premiazko produktu eman zizkien Galiziako jantoki sozialei eta beste erakunde batzuei, hala nola Elikagai Bankuei, Gurutze Gorriari eta Caritasi. Supermerkatu berri honetatik, konpainiak premiazko produktuak emango dizkio egunero Rías Altas Elikagai Bankuari Ferrolgo delegazioan, hala nola haragia, fruta, barazkiak, arraina eta esnekiak, kontsumorako egokiak direnak baina saltzeko ez, eta, hala, erakundeak eskualdean egiten duen lan solidarioari lagunduko dio.

Jateko Prest atala, Naróngo Mercadonaren supermerkatu berrian. Jateko Prest atala, Naróngo (Coruña) Mercadonaren supermerkatu berrian.

Mercadonak Narónen (Coruña) ireki duen denda eraginkor berriaren barrualdeaMercadonak Narónen (Coruña) ireki duen denda eraginkorraren barrualdea.