Denden irekiera Castellón

Castelló - Mercadonak Castelló hiriko lehen bi supermerkatu eraginkorrak inauguratuko ditu azaroaren 29an

2018ko azaroaren 20a
  • Atal guztietan ditu nobedadeak supermerkatu-mota berriak, eta hobekuntzak ingurumenari, teknologiari eta zerbitzuari dagokienez, bezeroek erosketa bikaina egin dezaten.
  • Castellóko Graon dagoen supermerkatua denda eraginkorraren eredu berrira egokitzeko lanetarako, 3,3 milioi euroko inbertsioa egin da, eta 20 hornitzailek hartu duten parte lanetan.
  • Estepark merkataritza-gunean dagoen supermerkatu berria eraikitzeko, berriz, 2,7 milioi euroko inbertsioa egin da, eta 35 hornitzailek hartu dute parte lanetan.

Mercadonak azaroaren 29an inauguratuko ditu denda eraginkorraren eredu berriko Castelló hiriko lehen bi dendak: horietako bat Castellóko Graon dago, zehazki Ferrandis Salvador etorbidean, eta bestea, Estepark merkataritza-gunean, Enrique Gimeno hiribideko 101 zenbakian (supermerkatu hori irekitzen dutenean, handik gertu dagoen beste denda bat, Tàrrega Monteblanco hiribidean dagoena, itxiko da). Lehen supermerkatua berritzeko lanetarako 3,3 milioi euroko inbertsioa egin da, eta 20 hornitzailek hartu dute parte lanetan; bigarrena irekitzeko, 2,7 milioi euroko inbertsioa egin da, eta 35 hornitzailek hartu dute parte lanetan. Guztira, konpainiak 6 milioi euroko inbertsioa egin du Castelló hirian, lehen bi denda eraginkorrak irekitzeko. Zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz eta bezeroen erosketa-esperientzia optimizatzeaz gain, supermerkatu-eredu berri honek hobekuntza ugari dakartza, guztiontzat onuragarriak, bai “Nagusi”entzat (bezeroentzat), bai langile, hornitzaile eta gizartearentzat.

Izan ere, atal guztietan ditu nobedadeak eredu berriak. Besteak beste, kosmetika espezializaturako erakustoki zentral bat du lurrindegian, labe-sail berri bat —ogia xerratan mozteko makina batekin—, urdaiazpiko eskuz ebakia eta aurrez bildua eskaintzen duen txarkuteria, eta erakusketa-gune berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Supermerkatu eraginkor berri hauek, besteak beste, korridore zabalagoak dituzte, eta erosketako orga-modelo berri bat, askoz arinago eta ergonomikoagoa. Gainera, bi supermerkatuetako salmenta-aretoek (1.800 metro karratu ditu Castellóko Graokoak, eta 1.700 metro karratu Esteparkekoak) diseinu erabat berritua dute, aurreko saltoki-ereduarekin alderatuta, kolore eta material berriekin. Espazio irekien alde egiten du eredu berriak, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lana errazteko, supermerkatu-eredu berriak askotariko neurriak ditu, ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere badituzte dendek, langileak erosoago ibiltzeko atseden hartzen dutenean. Jangelak ekipatuago daude, eta aldageletako armairu pertsonalak handiagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda-eredu eraginkor berri hau teknologikoki erabat konektatuta dago, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta denbora errealean izateko dendaren kudeaketaren berri. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—. 

Energia-aurrezpena: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari dagokionez, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, horma eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat jarri da, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Castellóko Graoko supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 9:15etik 21:30era. Gainera, 173 ibilgailurentzako aparkalekua du, erosketak egitera ibilgailu pribatuan joaten diren bezeroei laguntzeko. Bestalde, Esteparkeko supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 10:00etatik 22:00etara.   Merkataritza-guneak 1.000 ibilgailurentzako aparkalekua du. Bi kasuetan, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgune honetan:www.mercadona.es

Saltoki berrian ere, bezeroek Mercadonaren BPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, produktu-aukera eraginkor bat eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenean eta ahalik eta preziorik txikienean.

2017ko ekitaldiaren itxieran, Mercadonak 480 milioi euro inbertitu zituen denda-eredu berri hau duten supermerkatuak irekitzeko eta beste batzuk egokitzeko.