Jerez de la Fronterako Mercadona supermerkatuaren kanpoaldeko fatxada

Cádiz - Mercadonak denda eraginkor bat ireki du Jerez de la Fronteran

2020ko abenduaren 18a
  • Denda berrian 37 langile dira guztira, eta kalitateko lan egonkorra dute.
  • Atal guztietan ditu nobedadeak denda eraginkor berriak, ingurumenari, teknologiari eta zerbitzuari dagokienez bezeroek are hobeto eta gusturago egin dezaten erosketa.
  • 4,9 milioi euroko inbertsioa egin da supermerkatu berrian; 35 hornitzailek hartu dute parte  eraikitze-lanetan, non 160 lagun baino gehiago aritu baitira lanean obra-fasean.

Mercadonak supermerkatu eraginkor berria ireki du gaur Jerez de la Fronteran (Cádiz); zehazki, Tío Pepe etorbideko 3.ean. Denda Eraginkorraren Eredu Berriari jarraituz, zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz eta bezeroen erosketa-esperientzia optimizatzeaz gain, supermerkatu berriak berrikuntza ugari dakartza, guztiontzat onuragarriak, bai “Nagusi”entzat (bezeroentzat), bai langileentzat, hornitzaileentzat eta gizartearentzat.

Izan ere, atal guztietan ditu nobedadeak saltoki berriak. Besteak beste, badu urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa momentuan ebakitzeko eta hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berriaren zerbitzu berri bat; sushi espezialitateak; labe-sail berri bat, xerratan mozteko makina bat eta gozogintza hoztua ere badituena; eta erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Horrez gain, “Jateko prest” atala du, zeinak plater osasungarri gehiago izango baititu aukeran: barazki-menestra eta zenbait arrain (urraburua, izokina eta bakailaoa); ogitarteko gehiago, hala nola brioche begetala, Angus hanburgesa edo urdaiazpiko-ogitartekoa; bai eta Hot Deliren erakusmahai berri bat ere, hainbat produktu erre eskaintzeko, hala nola oilaskoa, saiheskia eta patatak. Jaki guztiak azukre-kanaberaz edo kartoiz egindako bilgarrietan datoz, Mercadonak konpromiso aktiboa hartu baitu ingurumenarekin, “BAI esanez Planeta zaintzen jarraitzeari”, eta apustu garbia egin baitu prozesuen epe luzeko jasangarritasunaren alde.

Gainera, beste zenbait hobekuntzaren artean, Jerez de Fronterako supermerkatuak sarrera berria du, beira bikoitzekoa, haize-lasterrak saihesteko; korridore zabalagoak, erosketako orga-modelo berri bat, eta saski-estiloko orga berri bat, askoz arinagoa eta ergonomikoagoa.

Supermerkatu berrirako —zeinak 1.856 metro koadroko salmenta-eremua baitu eta kalitateko 37 lanpostu egonkor sortu baititu—, 4,9 milioi euroko inbertsioa egin da, 35 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 160 lagun baino gehiago aritu dira lanean obra-fasean. 

Belaunaldi berriko supermerkatu honetako saltokiek diseinu erabat berritua dute, Mercadonaren aurreko saltoki-modeloekin alderatuta; kolore eta material berriak erabili dira, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadetan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ondo ekipatua dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—.

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, kateak hartu dituen neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Saltoki berri honetan ere, bezeroek Mercadonaren SPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, Produktu Aukera Eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenarekin eta ahalik eta preziorik txikienean.

Logo EAktibatu