Mercadonako langilea, okelarentzako bukaera-gune berrian

Cádiz – Mercadonak bere Denda Eraginkor Eredu berria ezarri du probintzia horretako bi supermerkatutan

2017ko abenduaren 01a
  • Erabat eraberriturik berrirekitzen dute supermerkatu eraginkor berri hauek, guztira 3 milioi euroko inbertsioa jaso ondoren. 65 hornitzailek hartu dute parte lanetan, eta hauek 240 pertsona baino gehiago kontratatu dituzte eraberritzeak iraun bitartean.
  • Supermerkatu berri hauek, teknologikoki guztiz konektatua, bezeroen erabateko erosketa esperientzia hobetzeko diseinua eta osoki eraberritutako atalak aurkezten ditu, eta denda tradizionalekin alderatuz, %40rainoko energia-aurrezpena lortuko da bertan.
  • Lehendik jardunean zegoen langile taldearen jarraipena ziurtatzeaz gain, beste 8 lanpostu sortu ditu konpainiak, egonkorrak eta kalitatezkoak.

Mercadonak berriz zabaltzen ditu gaur Cádizeko probintzian dituen bi supermerkatu: horietako bat Costa Ballenan (Rota, Cádiz) dago, Juan Carlos I Etorb. z/g helbidean, eta Denda Eraginkor Eredu berrira egokitzeko egin zaion osoko eraberritzeen ondoren irekitzen du, horretarako 1,7 milioi euroko inbertsioa jaso, eta eraberritze fasean 120 lagun kontratatu dituzten 31 hornitzaileren parte hartzea izan duela; bestea, Sotogranden dago, n-340 errepidean dagoen Mercadona eraik. p-3 ss 25. helbidean, eta hau ere Denda Eraginkor Eredu berrira egokitu da, 1,3 milioi euroko inbertsioa, eta 120 lagun kontratatu dituzten 34 hornitzaileren parte hartzea direla medio.

Banaketa, apainketa eta atal guztien kokapena hobetzen duen diseinu berri bat aurkezten dute bi supermerkatu berriek, betiere “Nagusien” -konpainiak bere baitan hala izendatzen ditu bezeroak- erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzeko helburuarekin. Costa Ballenako (Rota) eta Sotograndeko (San Roque) denda eraginkor berri hauek 1.658 eta 1.828 metro karratuko azalerako salmenta sala dute, hurrenez hurren. Aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda daude, kolore eta material berriak erabiliz supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan zein atal ezberdinen kokapenean. Gainera, argiztapen naturala errazten duten espazio zabal eta gardenen aldeko apustua gauzatzen dute, bai eta kolore beroen aldekoa ere, dendako giroak bata bestearengandik bereizte aldera.

Berritasunak atal guztietan

Ildo beretik, atalez-atal ere badakartzate berritasunak, “Nagusien” (bezeroen), langileen, hornitzaileen, eta gizartearen beraren mesederako. Badituzte, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuarentzako lerro berri espezifikoak, bukaera-gune berri bat okelarentzat, kosmetika espezializatuarentzako gondola zentral bat lurrindegian, laranja-zukua unean bertan ateratzeko makina, labeko atal berria, ogia xerratzeko gailuarekin eta gozotegi hoztuarekin, urdaiazpiko ontziratua zein moztekoa duen txarkuteria berria, eta oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian, beste berritasun batzuen artean.

Horrez gain, Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi die bezeroei beren erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, eta bi orga modelo berri ezarriz, askoz ergonomiko eta arinagoak.

Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen dituzte supermerkatu berriek, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Supermerkatuek badituzte, bestalde, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak, jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker lortu da hau: eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz. Bestetik, LED argiztapen sistema automatizatua du ereduak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz.

Teknologikoki guztiz konektaturik dagoen Mercadonaren Denda Eredu Berri honek, halaber, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.

Irekitzeko ordutegia honako hau da bi supermerkatuetan: astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 21:30etara. Biek dute aparkalekua, ibilgailu pribatuz lekualdatzen diren bezero guztien erosketa errazteko. 165 toki ditu Costa Ballenakoak, eta merkataritza-zentroak dituen beste 632 gehitzen zaie horiei. Sotograndekoak, bere aldetik, 162 toki ditu. Halaber, etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak.

Beste irekitze hauei esker, Mercadonaren bezeroek konpainiak bakarrik erabiltzen duen B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Honen bitartez, eskaintza eraginkorra eskaini diezaieke konpainiak bezeroei, kalitate handienaz eta ahalik eta prezio baxuenean, edozein delarik ere produktuaren ekoizlea.

Denda Eraginkor Eredu Berri honen arabera 126 denda eraberritzea aurreikusten du Mercadonak 2017ko ekitaldian, 180 milioi euro inbertituz Espainia osoan barrena; horrez gain, beste 5 milioi euro inbertituko ditu hobekuntza informatikoen I+G+Ban.

Mercadona Cádizeko probintzian

Mercadonak 49 supermerkatu ditu Cádizeko Probintzian, eta bertako 2.391 langileri enplegu egonkorra ematen die. Nabarmentzekoa da, bestalde, bere erantzukizun soziala indartu egin zuela iaz probintzia horretan, 43.000 kilo elikagai baino gehiago dohaintzan eman baitzituen, zenbait ekimen tarteko. Gainera, hainbat “Kilo Operazio”-tan aritu da, Cádizeko eta Algeciraseko Elikagaien Bankuekin elkarlanean, bai eta beste zenbait ekimenetan ere, hala nola Elikagaien Bankuak sustatutako “Elikagaien Bilketa Handia” kanpainan -hurrengo abenduaren 1ean eta 2an probintziako udalerri gehientsuenetan dituen supermerkatuen parte hartzea jasoko duena-. Halaber, Cádiz hiriburuko Virgen Poderosa Jantoki Sozialarekin eta Algeciraseko Padre Cruceyra izenekoarekin ere egiten du lan, eta salmentatik baztertzen dituen baina kontsumitzeko egoera onean dauden produktuak ematen die egunero.

Mercadonak Costa Ballenan (Rota. Cádiz) duen supermerkatu eraginkor berriaren kokalekua:

Mercadonak Sotogranden (Cádiz) duen supermerkatu eraginkor berriaren kokalekua: