Konpainiaren Denda Eraginkor Eredu berriaren arabera egindako Mercadonaren supermerkatu bateko sarrera.

Cádiz - Mercadonak bere Denda Eraginkor Eredu berria inauguratuko bi supermerkatutan

2017ko martxoaren 31
  • Konpainiak eraberritu dituen bi denda hauek, Palmones-ekoa eta Jerez de la Fronterakoa, teknologikoki guztiz konektaturik daude, eta bezeroen erabateko erosketa esperientzia hobetzeko diseinua eta osoki eraberritutako atalak aurkezten dituzte. Denda tradizionalekin alderatuz, %40rainoko energia-aurrezpena lortuko da, orobat.
  • Supermerkatu eraginkor berri hauek 3 milioi euroko inbertsioa jaso dute bien artean, eta probintzia horretako 207 pertsonari eman diote lan eraberritzeak iraun bitartean.

Mercadonak berriz zabalduko ditu gaur Cádizeko probintzian dituen bi supermerkatu eraginkor: Palmones-en (Los Barrios, Cádiz) bata, Palmones Industrialdean hain zuzen ere, 1,5 milioi euroko inbertsioa jaso duena, lanak iraun bitartean 102 pertsonaren parte hartzea izanik; eta Jerez de la Fronterako Área Sur Merkataritza Zentroan bestea, Denda Eraginkor Eredu berriari egokitzeko egin zaion erabateko eraberritzerako 1,5 milioi euroko inbertsioa jaso eta 105 pertsonaren parte hartzea izan duena.

Palmones eta Jerez de la Fronterako supermerkatu berri hauek banaketa, apainketa eta atal guztien kokapena hobetzen duen diseinu berri bat aurkezten dute, betiere “Nagusi”-en (konpainiak bere baitan hala deitzen die bezeroei) erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzeko helburuarekin. 1.900 metro karratuko azalerako salmenta sala du denda berrietako bakoitzak, eta aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda daude, kolore eta material berriak erabiliz supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan zein atal ezberdinen kokapenean. Denda Eraginkor Eredu berri honetan, bestalde, argiztapen naturala errazten duten espazio zabal eta gardenen alde apustu egiten da, bai eta kolore beroen alde ere, dendako giroak bata bestearengandik bereizte aldera.

Berritasunak atal guztietan

Gainera, atalez-atal ere badakartza berritasunak Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berriak, “Nagusi”-aren (bezeroaren), langileen, hornitzailearen, eta gizartearen beraren mesederako. Badu, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuarentzako lerro berri espezifikoak, zukua unean bertan ateratzeko makina, bukaera-puntu berri bat okelarentzako, kosmetika espezializatuarentzako gondola zentral bat lurrindegian, eta oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian, beste berrikuntza batzuen artean.

Horrez gain, Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi die bezeroei beren erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, erosketa-saski modelo berri batez, eta askoz ergonomiko eta arinagoak diren bi orga eredu uztartuz. Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen ditu supermerkatu berriak, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Supermerkatuak baditu, bestalde, langileek beren aisialdiaz erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak, jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker lortu da: eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz. Bestetik, LED argiztapen sistema automatizatua du dendak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz. Teknologikoki guztiz konektaturik dagoen Mercadonaren Denda Eredu Berri honek, halaber, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.

Palmones-eko supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30etara. Aparkalekuak konpainiaren 55 toki ditu, eta horiei merkataritza zentroak dituen 600ak gehitzen zaizkie. Jerez de la Fronterako supermerkatuak, berriz, 10:00etatik 22:00etara irekitzen du astelehenetik larunbatera, eta 2.342 toki ditu merkataritza zentroarekin partekatzen duen aparkalekuan, ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezeroen erosketa errazteko. Halaber, etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak, bere web-orriaren bitartez.

Irekitze berri hauei esker, Mercadonaren bezeroek konpainiak bakarrik erabiltzen duen B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Honen bitartez, eskaintza eraginkorra eskaini diezaieke konpainiak bezeroei, kalitate handienaz eta ahalik eta prezio baxuenean, edozein delarik ere produktuaren ekoizlea.

Denda Eraginkor Eredu Berri honen arabera 126 denda eraberritzea aurreikusten du Mercadonak 2017ko ekitaldian, 180 euro inbertituz Espainia osoan barrena; horrez gain, 5 milioi euro inbertituko ditu hobekuntza informatikoen I+G+Ban.

Mercadona Cádizeko Probintzian

Mercadonak 49 supermerkatu ditu Cádizeko Probintzian, eta enplegu egonkorra ematen die bertako 2.345 langileri. Nabarmentzekoa da, bestalde, iazko urtean zehar bere erantzukizun soziala indartu egin zuela probintzian, 43.000 kilo elikagai baino gehiago dohaintzan emanez zenbait ekimen tarteko. Gainera, hainbat “Kilo Operazio”-tan aritu da, Cádizeko Elikagaien Bankua eta Algeciraseko Elikagaien Bankuarekin elkarlanean, bai eta beste zenbait ekimenetan ere, esaterako, Elikagaien Bankuak sustatutako “Elikagaien Bilketa Handia” kanpainan, Mercadonak probintziako udalerri gehientsuenetan dituen supermerkatuen parte hartzea izan zuena. Halaber, Cádiz hiriburuko Virgen Poderosa Jantoki Sozialarekin eta Algeciraseko Padre Cruceyra izenekoarekin egiten du lan, salmentatik baztertzen dituen baina kontsumitzeko egoera onean dauden produktuak ematen dielarik egunero.

Mercadonak Palmones-en (Cádiz) duen supermerkatu eraginkor berriaren kokalekua:

Mercadonak Jerez de la Fronteran (Cádiz) duen supermerkatu eraginkor berriaren kokalekua: