Galdakaoko Mercadonaren supermerkatuaren kanpoaldea (Bizkaia)

Bizkaia - Mercadonak beste denda eraginkor bat inauguratu du, Galdakaon

2020ko uztailaren 09a
  • Denda berria irekitzeak 40 lanpostu egonkor sortzea ekarri du berekin, eta 5 milioi euroko inbertsioa
  • Denda eraginkor berri honetan, ohiko denda-ereduarekin alderatuta, energia-kontsumoa % 40ra arte murrizteko neurriak ezarri dira
  • Janari egin berriaren “Jateko prest” atal berria dago; EAEko 12 supermerkatutan dago atal hori.

Mercadonak supermerkatu eraginkor berri bat inauguratu du gaur Galdakaon (Bizkaia), Txomin Egileor kalean. 5 milioi euroko inbertsioa egin da proiektu honetan; 32 hornitzailek hartu dute parte, eta 90 lagun aritu dira obraren fasean.

Denda berria irekitzeak 40 lanpostu egonkor sortzea ekarri du berekin, eta Denda Eraginkorraren Eredu Berriari jarraituz, bezeroen erosketa-esperientzia optimizatuz zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz gain, supermerkatu berriak berrikuntza ugari dakartza, guztiontzat onuragarriak, bai “Nagusi”entzat (bezeroentzat), bai langileentzat, hornitzaileentzat eta gizartearentzat.

Horretarako, denda berriak atal guztietan ditu nobedadeak, esate baterako: urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa labanaz ebakitzeko eta janaria hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi espezialitateak; labe-sail berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta gozogintza hoztua ere badituena; eta erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Halaber, "Jateko Prest” janari prestatuaren atal berria jarri da saltokian. Zerbitzu horretan, 35 plater eskaintzen dira, eta, haietako batzuk pertsonalizatu daitezkeenez (hala nola entsaladak, pizzak eta pasta), ia bikoiztu egiten da kopuru hori. Gainera, material naturalekin egindako ontzietan ematen dira (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak). Atal hau dagoeneko EAEko hamabi supermerkatutan dago.

Gainera, beste zenbait hobekuntzaren artean, Galdakaoko supermerkatuak sarrera berria du, beira bikoitzekoa, haize-lasterrak saihesteko, eta erosketa-orgaren eta saski-estiloko orgaren modelo berriak, askoz arinagoak eta ergonomikoagoak.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu honek 1.800 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari dagokionez hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horretaz gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 9:15etik 21:15era, eta 160 auto baino gehiagorentzako aparkalekua du. Saltoki berri honetan ere, bezeroek Mercadonaren SPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, Produktu Aukera Eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenean eta ahalik eta preziorik txikienean.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horretaz gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Guztientzako eremuak ere baditu dendak, langileak erosoago ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ekipatuago dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri hau teknologikoki erabat konektatuta dago, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arindu egiten dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—.

Mercadona Euskadin

Gaur egun, Mercadonak 21 denda ditu Euskadin (bost Gasteizen, lau Bilbon, bana Barakaldo, Basauri, Santurtzi, Berango, Leioa, Gernika, Irun, Eibar, Oiartzun, Donostia, Elgoibar eta Galdakaon) eta 1.925 langile, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin.

Azken 3 urteetan, 184,5 milioi euro inbertitu ditu, batez ere bere denda-sarea hazi eta modernizatzeko eta Gasteizko bloke logistikoa eraikitzeko. Bloke horretatik, batez ere Euskadiko, Nafarroako, Errioxako eta Kantabriako supermerkatuak hornitzen ditu egunero.

Halaber, konpromiso soziala du dendak dauden eta jarduten duen eremuetako bizilagunekin. Euskadiren kasuan, aurreko ekitaldian 1.326 tona elikagai eman zizkien elkarlanean aritzen den hainbat gizarte-erakunderi eta ongintzako erakunderi; besteak beste, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako elikagai-bankuei. Konpromiso solidario hori indartu egin da aurten ere, osasun-krisiak eragindako egoera dela eta. Izan ere, konpainiak handitu egin ditu bere dohaintzak, eta 747 tona premiazko produktu baino gehiago eman ditu urteko lehen seihilekoan.

Mercadonaren Jateko prest atala, Galdakaoko supermerkatu berrianMercadonaren Jateko prest atala, Galdakaoko supermerkatu berrian.

Logo EAktibatu