Mercadonaren elikagai-dohaintza Errioxako Elikagai Bankuari

Bi tona premiazko produktu eman dizkio Mercadonak Errioxako Elikagai Bankuari

2020ko uztailaren 06a
  • Konpainiak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko.
  • Gaur emandako produktuak kontuan hartuta, 143.000 kilo elikagai eta higiene-produktu eman dizkie Mercadonak Errioxako gizarte-entitateei urtearen lehen seihilekoan.
  • Horretaz gain, ekainaren bukaeratik Caritasi laguntzen ere ari da konpainia, Arnedon.

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, premiazko 2.027 kilo produktu eman dizkio gaur Errioxako Elikagaien Bankuari; besteak beste, arraina (atuna), gosaltzeko produktuak (txokolatea eta croissantak) eta higiene-produktuak (komuneko papera). Dohaintza hori erakundeari apirilaren amaieran egindakoari gehitzen zaio; 24.330 kilo eman zitzaizkion orduan, guztira.

Hala, urteko lehen 6 hilabeteetan, 143.000 kilo premiazko produktu (hau da, 2.383 erosketa-orga) eman dizkie Mercadonak Errioxako Elikagaien Bankuari eta, orobat, Logroñoko Cocina Económica jantoki sozialei eta Calahorrako La Concepción egoitzari (sarri laguntzen die azken horiei).

Ohi baino produktu gehiago eman ditu apirilean, maiatzean eta ekainean, pandemiak eragindako ezohiko egoeraren ondorioz, eta batez ere elikagaiak banatu ditu (lekaleak, arroza, pasta, esnea, arrain-kontserbak, produktu freskoak eta plater prestatuak). Urtarriletik ekainera bitartean emandako 143.000 kiloetatik, 26.357 kilo Elikagaien Bankuari eman dizkio, eta gainerako 116.600 kiloak bi jantoki sozialei. Eta horri gehitu behar zaio Arnedoko Cáritasi produktuak ematen ari dela ekainaren amaieraz geroztik.

José Manuel Pascual Salcedo Errioxako Elikagai Bankuaren presidenteak hau esan du: “Mercadonarekin harreman zuzena daukagu, eta, egia esan, azken jasotzaileen beharrei erantzuten ari dira, hots, osasun-pandemiaren eta pandemia ekonomikoaren garai honetan gehien behar dutenei. Boluntarioentzat eta onuradunentzat pozgarria da ikustea herrialde honetako enpresa handiek Enpresaren Erantzukizun Soziala dutela, ez bakarrik helburuetan, baita eguneroko jardunean ere”.

Bestalde, Errioxako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendari Imanol Flandesek eskertu egin du “Elikagaien Bankua bezalako gizarte-erakundeek eta ongintza-erakundeek egiten duten lan ikaragarria”, eta hau adierazi du: “Aurten 143.000 kilo elikagai eta higiene pertsonaleko produktu ematea ekarpen txiki bat da, gehien behar duten pertsonei, ahal den neurrian, laguntzeko".

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana. Konpainiaren alderdi sozial eta etikoa garatzeko, zenbait jarduera-ildo jasangarri erabiltzen ditu planak, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri, guztiak ere.

Politika horri jarraituz, Errioxako Elikagai Bankuarekin elkarlanean aritzeaz gain, beste zenbait produktu ere ematen dizkie supermerkatu-kateak Errioxako bi jantoki soziali: Logroñoko Cocina Económica eta Calahorrako La Concepción egoitza, zeina Adindun Babesgabeen Senidetxoek kudeatzen baitute. Dohaintza egunero egiten da, astelehenetik larunbatera bitartean, Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker. Mercadonak jantoki sozialetara eramaten ditu produktuak, eta kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen, boluntarioek, gero, otorduak presta ditzaten.

Eta horri guztiari gehitu behar zaio Arnedoko Cáritasi laguntzen ere ari dela ekainaren bukaeratik, elikagaiak emanez.

Errioxako Elikagai Bankuari Mercadonaren elikagaiak ematenMercadonaren elikagai-dohaintza Errioxako Elikagai Bankuari

Logo EAktibatu