Mercadonaren Ingurumen Memoria berriaren azala.

Bere Ingurumen Memoria berria aurkezten du Mercadonak

2017ko uztailaren 13a
  • Konpainiak gai horren inguruan abiatutako ekimen guztiak biltzen ditu Mercadonaren Ingurumen Memoriak, bi urteko maiztasuna duena.
  • Mercadonak 52 milioi euro bideratu ditu azken bi urteotan bere prozesu guztiak hobetze aldera, Ingurumena hobeto babesteko.
  • Denda Eraginkor Eredu berria ezartzeak dakarren aurrezpen energetikoa eta Animalien Ongizatearen alorrean hartutako konpromisoa nabarmentzen dira txertatutako neurrien artean.

Bere Ingurumen Memoria 2015-2016 berria argitaratu du Mercadonak, egiten duen Ingurumen Kudeaketa Eredua nolakoa den eta bere ingurumen jokabidea hobetzeko ezarri diren neurriak azalduz, hiru alor nagusi hauetan: Optimizazio logistikoan, Eraginkortasun energetikoan eta Hondakinen kudeaketan.

Azken bi urteko ekitaldian egindako aurrerapenen artean, arian-arian ezartzen doan Denda Eraginkor Eredu Berriak dakarren ingurumen-talkaren murrizketa eta Mercadonak zein bere hornitzaileek bete beharreko Animalien Ongizate Politika argitaratu izana nabarmentzen dira.

Optimizazio Logistikoa

Mercadonaren aldetik hartutako optimizazio logistikoaren adibideetakoa dugu produktu freskoen inguruan abiatutako estrategia: gertutasuneko eta kalitatezko produktu freskoaren presentzia areagotzea du helburu, kate logistikoa laburtu eta, horren ondorioz, ingurumen talka murrizteko. Kamioi-flota ahalik eta denbora gehien aktibo mantendu eta kamioiak beti beteta eramate aldera hartutako neurriak, era berean, logistika eraginkor eta ingurumen-talka txikikoa lortzeko giltzarriak dira ere.

Aurrezpen energetikoa

Mercadonak askotariko neurriak hartzen ditu bere kontsumo energetikoa murrizteko, eta Europako zein nazio mailako aldaketa klimatikoaren aurkako neurriekin bat egitea ahalbidetzen diote esfortzu hauek konpainiari. Denda Eraginkor Eredu berria dugu horren adibide: aurreko denda eredu ekoeraginkorra hobetu eta eraginkortasun energetikorako neurri berriak txertatzen ditu, bere ingurumen-talka %40raino murriztuz ohiko denda ereduaren aldean. 

Hondakinen kudeaketa

Mercadonak neurri ugari txertatzen ditu kate osoan zehar elikagaiei probetxua atera dakien, eta, hau ezinezkoa denean, baditu elikagaien birbanaketa programak, gehien behar dituztenei helarazteko.

Sortutako hondakinen gutxitzea bermatzeko estrategiak ere egikaritzen ditu Mercadonak, dendetan zein biltegietan. Mercadonaren bitarteko hornitzaileek, gainera, beren estrategia propioak garatzen dituzte eta etengabeko berrikuntzan ari dira eraginkortasuna lortzeko eta beren prozesuen talkak murrizteko.

Hitz batez, 52 milioi euro inbertitu ditu Mercadonak ingurumenaren zaintzan eragina duten neurrietan. Ekintza hau eta beste batzuk kontsulta daitezke Mercadonaren Ingurumen Memoria berrian, deskargatzeko moduan duzuna. 

 

 

Ingurumen Memoria 2015-2016

Descargar