Mercadonaren Baricentro merkataritza-guneko (Barberà del Vallès, Bartzelona) supermerkatu berriaren kanpoaldea

Bartzelona - Mercadonak supermerkatu eraginkor berria ireki du Barberà del Vallèsen

2023ko azaroaren 20a
  • Denda berriak 49 langile izango ditu, eta 4,8 milioi euroko inbertsioa egin da proiektua aurrera ateratzeko.
  • 33 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 200 langile baino gehiago aritu dira obra-fasean.
  • Erabat konektatuta dago teknologikoki, eta denda eraginkorraren eredu berriari jarraitzen dio; beraz, erosketa-esperientzia optimizatzen du, eta energia-kontsumoa % 40 murrizten.

Gaur, Barberà del Vallès udalerrian, supermerkatu eraginkor berri bat ireki du Mercadonak, Baricentro merkataritza-gunean hain zuzen. Denda berriak 49 langile izango ditu, eta 4,8 milioi euroko inbertsioa egin da proiektua aurrera ateratzeko. Bestalde, 33 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 200 langile baino gehiago aritu dira obra-fasean.

Supermerkatu berria bat dator konpainia kate osoan ezartzen ari den denda eraginkorraren eredu berriarekin, eta berrikuntzak dakartza atal guztietan. Besteak beste, badu urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa momentuan ebakitzeko eta hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; labe-atal bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta gozogintza hoztua ere badituena; laranja zukutu berriaren zerbitzu bat eta sushi-espezialitateak.

Halaber, Jateko Prest atal berria jarri da saltokian, eta eramateko janari prestatuaren 35 plater eskaintzen dira bertan. Plater horiek guztiak material naturalekin egindako ontzietan datoz (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu honek 1.750 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Gainera, espazio zabal eta irekien alde egiten du, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko. Beira bikoitzeko sarrera bat ere badu, haize-lasterrak saihesteko, eta korridore zabalagoak eta bi orga-modelo, askoz ergonomikoagoak eta arinagoak.

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40 ere murriztu da energia-kontsumoa, ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du supermerkatuak, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Supermerkatu hau astelehenetik larunbatera egongo da irekita; urritik maiatzera, 09:00etatik 21:00etara (neguko ordutegia), eta ekainetik irailera, 09:00etatik 21:30era (udako ordutegia). Etxerako zerbitzua eta onlineko erosketa erabiltzeko aukera gaitu du Mercadonak www.mercadona.es webgunean.

Teknologia eta ergonomia langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Egoteko eremuak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ekipamendu egokiz hornituta dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta tresna kolaboratibo berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—.

Mercadona Katalunian

Mercadona Katalunian dago 1993az geroztik, orduan ireki baitzuen lehen denda Lleida hiriburuan. 2022ko ekitaldia ixtean (ditugun azken datuak), 14.615 langile ditu, eta 250 supermerkatu, zeinetatik 187k ezarria baitute denda eraginkorraren eredu berria, bezeroen erosketa-ekintza optimizatzen duena eta energia-kontsumoa % 40 ere murrizten duena.

Gainera, hiru bloke logistiko ditu Abrera, Sant Sadurní d'Anoia eta Sant Esteve Sesrovires udalerrietan, eta onlineko zerbitzua eskaintzeko berariazko biltegi bat du 2019ko ekainetik, Bartzelonako Zona Francako industrialdean.

Mercadonaren Barberà del Vallèsko (Bartzelona) supermerkatu berriaMercadonaren Barberà del Vallèsko (Bartzelona) denda eraginkorraren sarrera.

Mercadonaren Baricentro merkataritza-guneko (Barberà del Vallès, Bartzelona) supermerkatuaren barrualdeaMercadonan Baricentro merkataritza-guneko (Barberà del Vallès, Bartzelona) Fruta eta Barazkien Atala.

Mercadonaren Baricentro merkataritza-guneko (Barberà del Vallès, Bartzelona) supermerkatu berriaren kanpoaldeaMercadonaren supermerkatu berria Baricentro merkataritza-gunean, Barberà del Vallèsen (Bartzelona).