Mercadonaren Denda Eraginkorraren Eredu Berriaren sarrera

Barcelona - Mercadonak supermerkatu berria ireki du Sagrada Família auzoan

2020ko abenduaren 10a
  • Denda berriarekin, kalitateko 41 lanpostu egonkor sortu dira.
  • Bost milioi euroko inbertsioa egin da, eta 40 hornitzailek hartu dute parte haren eraikitze-lanetan, zeinek 130 laguni eman baitiete lana obra-fasean.
  • Denda berri hau teknologikoki erabat konektatuta dago, eta diseinu eta atal zeharo berrituak ditu. Haien bidez, bezeroen erosketa-esperientzia hobetuko du, eta energia-kontsumoa % 40raino aurreztuko, ohiko dendekin alderatuta.
  • Supermerkatu berria Katalunian 2020rako aurreikusitako inbertsio-planaren zati da, zeinak 140 milioi euroko aurrekontua izan baitu jarduera ekonomikoa bultzatzeko.

Mercadonak supermerkatu eraginkor berri bat inauguratu du gaur Bartzelonan, Sagrada Família auzoan (Provença kalea, 409). Supermerkatuak kalitateko 41 lanpostu egonkor sortzea ekarri du; diseinu eta atal berrituak ditu bezeroen erosketa-esperientzia hobetzeko, eta energia-kontsumoa % 40raino aurrezteko, ohiko dendekin alderatuta.

Bost milioi euroko inbertsioa egin da denda berrian, eta 40 hornitzailek hartu dute parte haren eraikitze-lanetan, zeinek 130 laguni eman baitiete lana obra-fasean. Supermerkatu berria Mercadonak Katalunian 2020rako aurreikusitako inbertsio-planaren zati da, zeinak 140 milioi euroko aurrekontua izan baitu jarduera ekonomikoa bultzatzeko.

Supermerkatu berria konpainia kate osoan ezartzen ari den denda eraginkorraren eredu berrikoa da, eta hobekuntzak dakartza, bai “Nagusientzat” (hala deitzen die bezeroei Mercadonak barruan), bai langileentzat, hornitzaileentzat eta gizartearentzat. Horretarako, denda berriak atal guztietan ditu nobedadeak. Besteak beste, badu urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa momentuan ebakitzeko eta hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berriaren zerbitzu bat; labe-sail berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta gozogintza hoztua ere badituena; sushi-espezialitateak; eta erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Bestalde, Jateko Prest atal berria ere badu. Zerbitzu horretan, 35 plater eskaintzen dira, eta, haietako batzuk pertsonalizatu daitezkeenez (hala nola entsaladak, pizzak eta pasta), ia bikoiztu egiten da kopuru hori. Gainera, material naturalekin egindako ontzietan ematen dira (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu honek 1.550 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Gainera, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko. Bestalde, supermerkatuak sarrera berria du, beira bikoitzekoa, haize-lasterrak saihesteko, eta korridore zabalagoak, saski-modelo berri bat, eta bi orga-modelo, askoz ergonomikoagoak eta arinagoak.

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa, ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du supermerkatuak, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Supermerkatu hau astelehenetik larunbatera egongo dira irekita; urritik maiatzera, 09:00etatik 21:00etara (neguko ordutegia), eta ekainetik irailera, 09:00etatik 21:30era (udako ordutegia). Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgunearen bidez: www.mercadona.es.

Saltoki berri honetan ere, bezeroek SPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagun eta esklusiboaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, Produktu Aukera Eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenarekin eta ahalik eta preziorik txikienean.

Teknologia eta ergonomia langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ondo ekipatua dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, denda eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta tresna kolaboratibo berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki produktu freskoena—.

Fruta eta barazkien atala Bartzelonako denda eraginkor berrianJateko Prest atala Bartzelonako denda eraginkor berrian.

Mercadonaren inbertsio-plana Katalunian

Ekainean iragarri zuen Mercadonak 2020an Kataluniara guztira 140 milioi euro bideratzea aurreikusten duela. Diru horrekin, eraginkortasuna eta zerbitzua hobetzeaz gain, jarduera ekonomikoa bultzatuko da, eta, hala, osasun-krisiak eragindako ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiten lagundu.

Inbertsio hori hainbat proiektutara bideratuko da: 6 denda irekiko dira, haietako 5 itxi diren beste batzuen ordez (alegia, modelo berriaren kalitate- eta erosotasun estandarretara egokitzen ez diren eta berritu ezin diren batzuen ordez); beste 21 berrituko dira, denda eraginkorraren eredu berrira egokitzeko, eta, hala, 2020aren bukaeran modelo horretako 159 supermerkatu izateko, guztira; gaur egun 49 dendatan dago Jateko Prest atala, eta beste 44 dendatan ezarriko da (janari prestatua eramateko); Freskoen Globala proiektua bultzatzen jarraituko da, zeinaren bidez asko hobetzen baitira elikagai freskoen sekzioak eta gehiago egokitzen bertako aukerak; eta hobetu egingo dira konpainiak Sant Sadurní d'Anoia eta Abrera udalerrietan dituen instalazioak eta 2 bloke logistikoak.

Gainera, inbertsio-bultzada horrek, zeharka, Katalunian enplegua sortzea eragiten du; izan ere, hainbat lanbidetako teknikari eta langileek lan egiten dute berrikuntza-lan eta irekiera bakoitzean, baita bi bloke logistikoetako jardueretan ere.

Konpainiak 13.580 langile ditu Katalunian, eta 250 supermerkatu, zeinetatik 157k ezarria baitute gaur egun denda eraginkorraren eredu berria. Bartzelona hirian bertan, 43 denda ditu Mercadonak, eta haietatik 23 modelo berrira egokitu dira.

Jateko Prest atala Bartzelonako denda eraginkor berrianFruta eta barazkien atala Bartzelonako denda eraginkor berrian.

Logo EAktibatu