Mercadona dendaren kanpoaldeko sarrera

Banaketaren sektoreko enpresa arduratsuena izaten jarraitzen du Mercadonak, MERCO enpresa-monitorearen ustez

2021ko urtarrilaren 12a
  • Konpainia bigarren postuan dago 2020ko sailkapen orokorrean, eta podiumean egon da 2011n sailkapena egiten hasi zirenetik.
  • Enpresa Arduratsuen eta Gobernu Korporatiboa dutenen MERCO 2020 Sailkapen Nagusia 10.000 pertsonak baino gehiagok balioztatu dute.

Espainiako orotariko banaketaren sektoreko enpresa arduratsuena izaten jarraitzen du Mercadonak, eta, oro har hartuta, arduratsuenetan bigarrena, Enpresa Arduratsuen eta Gobernu Korporatiboa dutenen MERCO 2020 Sailkapen Nagusiaren arabera, zeina Ospearen Espainiako Monitoreak (MERCO) egiten baitu.

Azterketa egiteko, profil desberdinetako 10.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte: enpresaren gizarte-erantzukizuneko adituak, enpresa handietako zuzendariak, finantza-analistak, kazetariak, sindikatuetako eta kontsumitzaileen elkarteetako arduradunak, sare sozialen kudeatzaileak eta herritar arruntak. Berrikuntza gisa, Mercoren edizio honetan, sailkatutako enpresek COVID-19aren pandemia nola kudeatu duten ere ebaluatu dute.

2011. urtean argitaratzen hasi zenetik, maila globalean ondoen baloratutako hiru enpresen artean egon da Mercadona, eta balio handiko adierazle bihurtu da hori konpainiaren ospe korporatiboa kudeatzeko. Erantzukizunaren eta Gobernu Korporatiboaren Merco azterketaren10. edizioa dela eta, aparteko sailkapen metatua egin da 20 enpresa arduratsuenak aintzatesteko, eta Mercadona lehena da.

Ohikoa denez, balorazioa hainbat fasetan egiten da; lehenik, enpresetako zuzendariek erantzuten diote galdetegiari, eta, gero, adituek eta herritarrek balioztatzen dituzte enpresak. Informazio horrek guztiak behin-behineko sailkapena lortzeko balio du. Azken bertsiorako, Analisi eta Ikerketa taldeko teknikariek, erantzukizun korporatiboko merezimenduetan oinarrituta, azken ebaluazioa egiten dute.

Mercadonak eskertzen du sailkapena eta oso harro dago emaitzaz, aitortzen baitu konpainiak eta hura osatzen duten 90.000 pertsonek baino gehiagok egunero egiten duten ahalegina “jendeak Jendeak existitzea nahi duen enpresa bat izatea, guztiak hartaz harro sentitzeko modukoa”.

Hala ere, Mercadonak badaki digitalizazioan eta ingurumen-kudeaketan hobetzeko asko dagoela. Hori dela eta, enpresak dagoeneko jarri ditu abian konpromiso horiek gertaeren bidez garatzeko ekimenak. Horren erakusgarri da 6.25 Estrategia, Mercadonaren ekimen jasangarri bat hiru helburu dituena 2025erako: plastikoaren % 25 murriztea, katearen supermerkatuetako plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea eta enpresak sortutako hondakin plastiko guztia birziklatzea.

MERCO Ospe Korporatiboaren Enpresa Monitorea

Espainiako eta Latinoamerikako ospe korporatiboaren monitore nagusietako bat da MERCO. Erakunde hori 1999tik ari da enpresen ospea ebaluatzen, eta ez du jasotzen dirulaguntza edo babesletzarik, ez publikorik, ez pribaturik, eta txostenen komertzializazioa du finantziazio-iturri bakarra.

Logo EAktibatu