#HauEZINdaGELDITU ekimena sustatu duten enpresaburuak

Astebetean, 600 enpresak baino gehiagok bat egin dute #HauEZINdaGELDITU ekimenarekin, susperraldi ekonomikoa bultzatzeko

2020ko apirilaren 17a
  • Espainia osoko milaka enpresa ekonomia bultzatzen ari dira #HauEZINdaGELDITU ekimenaren barruan.

#HauEZINdaGELDITU ekimenari beste 600 enpresa baino gehiago atxiki zaizkio. Hasieran, Espainia osoko 2.000 konpainia zeuden zerrendan. Ekimen ezagun horren helburua da publikoki aitortzea, nabarmentzea eta babestea herrialdearen susperraldi ekonomikoa bultzatzen duten enpresa, langile, autonomo eta enpresaburu guztiak.

Egun hauetan atzeraldiari buruzko aurreikuspenak argitaratu badira ere, baditugu hau amaitutakoan herrialdeak ekonomikoki eta sozialki bizkorrago aurrera egin dezan eraldatzeko edo berrasmatzeko modu bila dabiltzan enpresak, bai handiak eta bai txikiak, hainbat sektoretakoak: kontsumoa, energia eta kirola, adibidez, beste askoren artean.

Egunero, 200 enpresaburu edo pertsonak egiten dute bat ekimenarekin eta hura bultzatzen beren kanal sozialetan bideo-mezuak jarriz —250.000 aldiz erreproduzitu dira orain arte—. Influencer horiek eta komunikabideek, nazionalek nahiz autonomikoek, zabaldu dute ekimena. Haien laguntzari esker, #HauEZINdaGELDITU mezua 40 milioi espainiarrengana baino gehiagorengana iritsi da.

Aste bakar batean, 110.000 bisita baino gehiago izan ditu mugimenduaren webguneak. Gainera, enpresa eta norbanako askok egin dute bat ekimenarekin onlineko formularioaren bidez. #HauEZINdaGELDITU ekimena helburu bera duten eta egunero herrialdearen suspertze ekonomikoa bultzatzen saiatzen diren Espainia osoko enpresei irekia dago, edozein dela ere haien tamaina eta sektorea.

Orain arte sekula ez ziren herrialdeko hainbeste enpresa elkartu horrelako ekimen batean. Osasun-krisiaren ondoren mantenduko den eta arrastoa utziko duen mugimendu baten hasiera baino ez da hau. Konpainia eta sektore horien batasuna funtsezkoa izango da etorkizunean enpresa-ekonomia nazionalean izango diren zailtasunen aurrean proaktibo izateko.

#HauEZINdaGELDITU ekimenak sare sozial guztietan ditu profilak, mugimenduari jarraitu eta informatuta egon ahal izateko.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta