Almeriako Mercadona supermerkatuaren kanpoaldea

Almería - Mercadonak beste denda bat ireki du hirian

2023ko azaroaren 27a
  • Konpainiak supermerkatu berri bat zabaldu du Almeria hiriburuan, Federico García Lorca etorbidean, eta harekin 34 denda ditu probintzian.
  • Denda eraginkorraren eredu berriak erosketa-esperientzia optimizatzen du, eta energia-kontsumoa % 40 ere murrizten.
  • Mercadonak 34 supermerkatu ditu orain Almerian (hiriburuan eta probintzian), eta haietatik 28 denda eraginkorraren eredu berrikoak dira. Konpainiaren asmoa eredu hori denda-sare osoan ezartzea da.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Almeriako probintzian inbertitzeko ahaleginari eusten dio. Ildo horretan, probintzian dituen 34 supermerkatuetatik 28tan dagoeneko ezarri du bere denda eraginkorraren eredu berria, zeinak bezeroen erosketa-ekintza optimizatzen baitu eta energia-kontsumoa % 40 ere murrizteko aukera ematen.

Eraberritzen azkena gaur Alboxen (Lepanto etorbidean) ireki duena da. Haren eraberritze-fasean, 31 obra-hornitzailek hartu dute parte, eta 61 pertsonari baino gehiagori eman zaie lana. Gainera, supermerkatu berri bat ireki da Almeria hiriburuko Federico García Lorca etorbideko 242an. Hartan, 15 hornitzailek parte hartu dute, eta 50 pertsona baino gehiago aritu  dira lanean. Bi proiektuetarako, 5,7 milioi euro inbertitu dira.

Denda horietan Jateko Prest atal berria jarri da, eta jateko prest dauden platerak eskaintzen dira bertan. Plater horiek material naturalekin egindako ontzietan datoz (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak). Denda-eredu berriak, beste zenbait hobekuntzaren artean, sarrera berria du, beira bikoitzekoa, haize-korronteak saihesteko; korridore zabalagoak; atsedengune bat dendan bertan, aulki eta mahaiekin, “nagusi"ek (bezeroek) plater prestatu berriak jan ditzaten eta edariak har ditzaten.

Supermerkatu eraginkor berri hauek beren aparkaleku-eremu bat dute. Alboxkoak 137 ibilgailurentzako lekua du, eta Almeriako denda berrikoak 72 ibilgailurentzako lekua du, Granada kaletik sartuta. Bestalde, diseinu erabat berritua dute, aurreko saltoki-modeloekin alderatuta; kolore eta material berriak erabili dira, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadetan, bai atalen banaketan. Gainera, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40 ere murrizten da energia-kontsumoa, ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—.

Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du supermerkatuak, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Supermerkatuak astelehenetik larunbatera egongo dira irekita, 9:00etatik 21:30era. Saltoki berri hauetan ere, bezeroek SPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagun eta esklusiboaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, Produktu Aukera Eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenarekin eta ahalik eta preziorik txikienean.

Teknologia eta ergonomia langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lana errazteko, supermerkatu-eredu honek askotariko neurriak ditu, ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, kutxetako altzaria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ekipamendu egokiz hornituta dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, denda eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta tresna kolaboratibo berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—.

Mercadona Almerian

Mercadonak 34 supermerkatu ditu orain Almerian (hiriburuan eta probintzian), haietatik 28 denda eraginkorraren eredu berriari jarraitzen diotenak. Guztira, 1.470 langile baino gehiago ditu plantillan, enplegu egonkor eta kalitatezkoarekin. Probintziako hornitzaileei 260 milioi eurotik gorako erosketak egin zitzaizkien azken ekitaldian.

Jateko Prest atala Almeriako MercadonanJateko Prest atala Mercadonaren Almeriako supermerkatu eraginkor berrian.

Urdaiazpikoa labanaz ebakitzeko atala Mercadonaren Almeriako denda berrianUrdaiazpikoa labanaz ebakitzeko atala Mercadonaren Almeria hiriburuko dendan.

Almeriako Mercadona supermerkatuaren kanpoaldeaMercadonak Almeriako Federico García Lorca etorbidean ireki duen denda berriaren fatxada.