Mercadonaren logoa

Alacant – Mercadonak bi denda eraginkor ireki ditu probintzian

2021ko urriaren 04a
  • Atal guztietan dituzte nobedadeak denda eraginkor berriek, ingurumenari, teknologiari eta zerbitzuari dagokienez bezeroek are hobeto eta gusturago egin dezaten erosketa.
  • 8,6 milioi euroko inbertsioa egin da bi supermerkatu berrietan; 130 hornitzailek hartu dute parte haien eraikitze-lanetan, non 560 lagun baino gehiago aritu baitira lanean obra-fasean.

Mercadonak bi supermerkatu eraginkor inauguratuko ditu gaur Alacant probintzian. Bietako bat Alacant hiriburuan, Avenida de la Estación etorbidean, Alacanteko Diputazioaren ondoan, eta bestea Castallan, Óscar Esplá kalean. Castallako denda berriak herri bereko Avenida de Onilekoa ordezkatuko du. Denda Eraginkorraren Eredu Berriari jarraituz, zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz eta erosketa-esperientzia optimizatzeaz gain, supermerkatu berriek berrikuntza ugari dakartzate, guztiontzat onuragarriak, bai “Nagusi”entzat (bezeroentzat), bai langileentzat, hornitzaileentzat eta gizartearentzat.

Izan ere, atal guztietan dituzte nobedadeak supermerkatu berriek. Besteak beste, urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa ebakitzeko eta janaria hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi espezialitateak; labe-sail berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta gozogintza hoztua ere badituena; eta erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Halaber, "Jateko Prest” atal berria jarri da saltokietan, eta 35 plater eskaintzen dira bertan. Gainera, material naturalekin egindako ontzietan datoz (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Supermerkatuek, beste zenbait hobekuntzaren artean, sarrera berria dute, beira bikoitzekoa, haize-korronteak saihesteko; korridore zabalagoak; atsedengune bat dendan bertan, aulki eta mahaiekin, “Nagusi"ek plater prestatu berriak jan ditzaten eta edari hotzak eta kafe beroa har ditzaten; eta erosketako orga-modelo berri bat, eta saski-estiloko orga berri bat, askoz arinagoak eta ergonomikoagoak.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu-mota honek 1.600 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

130 hornitzailek hartu dute parte denden eraikitze-lanetan, eta 560 langile aritu dira eraikitze-fasean. Alacantekoak 58 langile ditu, eta Castallakoak, 36. Enplegu egonkorrak eta kalitatezkoak dira guztiak.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ondo ekipatua dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—.

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Supermerkatu hauek astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 9:00etatik 21:30era. Gainera, aparkalekua ere badute, erosketak egitera ibilgailu pribatuan joaten diren bezeroei laguntzeko.

Bi denda berri hauekin, bezeroek Mercadonaren BPB (Beti Prezio Baxuak) politika esklusiboaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, kalitate onenarekin eta modu iraunkorrean. Hala, Produktu Aukera Eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenarekin eta ahalik eta preziorik txikienean.

Mercadona Alacant probintzian

Mercadonak 98 supermerkatu ditu Alacant probintzian zerbitzu ematen duen 42 udalerrietan, eta enplegu egonkorra eta kalitatezkoa ematen die 5.495 pertsonari; iaz 312 enplegatu hartu zituen.

Konpainiak probintziaren alde egiten duen lanaren erakusgarri dira 2020an Alacanteko hornitzaileei produktuak erostera bideratu zituen 799 milioi euroak.

Gainera, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizarteari itzultzea da Mercadonak gizartearekin dituen konpromisoetariko bat, eta probintzian duen gizarte-erantzukizuna indartu zuen iaz zenbait ekimenen bidez; 427 tona elikagai baino gehiago eman zizkien dohaintzan Alacanteko erakunde sozialei. Esate baterako, probintziako 6 jantoki soziali egunero ematen dizkie premiazko elikagaiak, haien artean Alicante Gastronómica Solidaria; eta beste erakunde batzuei ere ematen dizkie elikagaiak, hala nola Alacanteko Elikagai Bankua Fundazioari, Gurutze Gorriari eta Cáritasi.

Apertura supermercado Mercadona en la Avenida de la Estación (Alicante)Mercadonaren denda eraginkor berria Alacanteko Avenida de la Estación etorbidean.

Mercadonaren denda eraginkor berria Castallan (Alacant)Mercadonaren supermerkatu eraginkor berria Castallan, Alacant probintzian.