Actualidad - Notas de Prensa

Aguamur eta Valle de San Juan Mercadonaren bitarteko hornitzaile fabrikatzaile bilakatu dira

2016ko urriaren 29a
  • Aguamurrek, 2001etik konpainiaren hornitzailea denak, ur mineral naturalaren ekoizpen eta botilaratze lanari ekiten dio; Valle de San Juan, bere aldetik, 2011tik da hornitzailea eta ardi-gazta ekoizten du.
  • Aguamur eta Valle de San Juan-ekin dituen harremanak sendotu ditu, beraz, Mercadonak, industria eraginkor bat sustatzeko 2015ean 525 milioi euro inbertitu zituzten bitarteko hornitzaileen sarea indartuz.

Mercadonak bere bitarteko hornitzaile fabrikatzaileen sarea handiagotu du bi elementu berrirekin: Aguamur S.L. konpainia, Murtziako probintzian egoitza duena, eta Valle de San Juan Palencia S.L., Palentziako eskualdekoa bera. Valentziar konpainiaren kluster industriala indartzera pasatzen diren bi enpresarekin harremanak sendotzen ditu honela Mercadonak, lehendik ere biek hornitzen baitzuten konpainia: 15 urte baino gehiagotan ur-hornitzailearen kasuan, eta 2011tik ardi-gazta ekoizlearenean.

Aguamur, ur mineral naturalaren ekoizpen eta botilaratze lanetan diharduen familia-enpresak, Segurako Mendilerroko Moratalla-n (Murtzia) dagoen NEVAL iturburuan du kokalekua, eta 350 denda baino gehiagotan banatzen ditu ur botilak, 7 probintziatan sakabanatuak, Alacant, Murtzia, Almeria eta Albaceten, besteak beste. 30 pertsonak osatzen dute gaur egun bere langile-taldea. 2015ean, 10 milioi eurotik gora fakturatu zuen enpresak.

Valle de San Juan bitarteko hornitzaile fabrikatzaile berria, bere aldetik, “Esne Gordinaz” egindako gazten ekoizpenean 20 urtetik gorako eskarmentua duen familia-enpresa da, eta 48 laguneko langile-taldea du. Lurralde nazional osoan sakabanatutako 1.500 denda baino gehiagotan banatzen du gaur egun bere “Ardi-Gazta Zahar Sendoa”. Halaber, Villarraben (Palentzia) duen fabrika berritu eta handitzea aurreikusten du, 2017an abiada betean egon dadin. Egitasmo honek 5,2 milioi euroko hasierako inbertsioa eta 12 lanposturen sorrera ekarriko ditu.

240 fabrika baino gehiagoko kluster industriala Espainian

Urteak dira Mercadona Proiektuak bitarteko hornitzaile fabrikatzaile sarea sustatzen duela, hauen kokaleku diren tokietako ekonomiaren dinamizazioari bere ekarria egiten dien elkarlana. Konpromiso honek dakarren inbertsio-esfortzu nabarmenak hainbat enpresa-ekimen abian jarri eta sendotzea ahalbidetzen du, hain zuzen ere herri baten garapena ezaugarritzeko balore bereizgarri garrantzitsuenetakoak diren egitasmoak.

240 fabrika baino gehiagok eta 47.100 pertsona baino gehiagoko langile-taldeak osatzen dute egun Mercadonaren kluster industriala, espainiar geografia osoan barrena sakabanatua. 2015ean, eta kluster industrial hau indartzeko asmoz, bitarteko hornitzaile fabrikatzaileen multzoak 525 milioi euroko inbertsioak gauzatu zituen, 67 fabrika eta ekoizpen-linea berri irekitzera zuzenduak, batez ere.

Merkataritza Jardunbide Egokien Esparru Hitzarmena

Mercadonak bere bitarteko hornitzaile fabrikatzaileekin duen harremana Merkataritza Jardunbide Egokien Esparru Hitzarmena delakoak arautzen du, zenbait printzipiotan oinarritzen dena. Honako hauek dira, besteak beste: elkarrekiko lankidetza, muntaketa-kateko prozesu guztien artean sinergiak ezartzen dituena; denon helburua, Erabateko Kalitatearen Ereduaren fundamentuetan oinarritutako harremana; bi aldeak irabazten ateratzeko printzipioa, non bata zein bestearentzako akordio onuratsuak ezartzen diren; gardentasunaren printzipioa, produktibitatea eta lehiakortasuna areagotzeko; eta harreman egonkorren printzipioa, iraupen zehaztugabeko hitzarmenetan eta bi aldeek ezagutzen dituzten epeetan oinarritua.