Jateko prest atala Mercadonan

2020. urtea amaitzerako, Mercadonak 170 M € izango ditu inbertituak Jateko prest zerbitzuan, 650 dendatan baino gehiagotan

2020ko uztailaren 15a
  • Konpainia pixkanaka ari da berriro martxan jartzen alarma-egoeraren aurretik hainbat saltokitan zeukan Jateko prest zerbitzua. Plater prestatu berrien atal hori 200 supermerkatutan izango du martxan uztailean, eta 500etan urrian. Urtea amaitu aurretik beste 150 tokitan ezartzea espero du.
  • Gure “Nagusiei” (bezeroei) informazio eguneratua emateko, zerbitzua berraktibatuko duten saltokien mapa bat jarri du konpainiak bere webgunean (sakatu hemen).
  • Zerbitzuak plater osasungarri gehiago eskainiko ditu: barazki-menestra eta zenbait arrain goarnizio eta guzti; ogitarteko gehiago, hala nola brioche begetala, urdaiazpiko-ogitartekoa eta Angus hanburgesa; bai eta Hot Deliren erakusmahai berri bat ere, hainbat produktu erre eskaintzeko, besteak beste, oilaskoa, saiheskia eta patatak.
  • 2019. urtearen amaieran, konpainiaren 319 saltokik eskaintzen zuten Jateko prest zerbitzua, Portugalgo 10ak barne, non Pronto a Comer esaten baitiote zerbitzu horri.

 

Mercadona, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainia, pixkanaka ari da berriro martxan jartzen Jateko prest zerbitzua. Plater prestatu berrien atal hori itxi egin behar izan zuen alarma-egoeraren ondorioz. Aurreikuspenen arabera, Mercadonak 200 supermerkatutan izango du martxan zerbitzua uztailean, eta 500 supermerkatutan urrian. Urtea amaitu aurretik beste 150 tokitan ezartzea espero du.

Aldi berean, Jateko prest zerbitzua Espainian nahiz Portugalen indartzen jarraitzeko ahaleginak eta inbertsioak areagotzea erabaki du. Portugalen, Pronto a Comer deitzen diote atalari. Inbertsioei dagokienez, 170 milioi euro baino gehiago erabiliko ditu 2020an, eta, horri esker, urte-amaierarako, Espainia eta Portugalgo 650 dendatan izango du zerbitzua martxan, eta 4.000 langile baino gehiago izango ditu Jateko prest atalean bereziki jarduteko prestatuak.

Horrez gain, zerbitzuak plater osasungarri gehiago izango ditu aukeran: barazki-menestra eta zenbait arrain goarnizio eta guzti —urraburua, izokina eta bakailaoa—; ogitarteko gehiago, hala nola brioche begetala, Angus hanburgesa edo urdaiazpiko-ogitartekoa; bai eta Hot Deliren erakusmahai berri bat ere, hainbat produktu erre eskaintzeko, besteak beste, oilaskoa, saiheskia edo patatak, Portugalgo oilasko tipikoa, Frango, nagusi dela.

Erreferentzia berri horiek guztiak bilgarri jasangarrietan datoz. Azukre-kanaberaz edo kartoiz egindako bilgarriak dira, Mercadonak konpromiso aktiboa hartu baitu ingurumenarekin, "BAI esanez Planeta gehiago zaintzeari", eta apustu garbia egin baitu prozesuen epe luzeko jasangarritasunaren alde.

Konpainiak etengabe antolatzen ditu “Nagusiekiko” (bezeroak) saioak Burjassot-en (Valentzia) duen koberrikuntza-zentroan. Bezeroen beharrak entzun eta jasotzea da zentro horren helburua, eta, ondorioz, produktu-aukera zabaltzea. Gaur egun, 120 bat hornitzaile espezialistak baino gehiagok prestatzen dituzte produktuok, baina gehiago ere izatea espero du konpainiak.

Kontsultatu zer denda duzun hurbilen

Gure “Nagusiei” (bezeroei) informazio eguneratua emateko, zerbitzu hori berraktibatuko duten saltokien mapa bat jarri du konpainiak bere webgunean (sakatu hemen).

Kartela gaztelaniaz:

Begiratu zein dendatan dagoen Jateko prest zerbitzuaBegiratu zein dendatan dagoen Jateko prest zerbitzua.

Jateko prest atala MercadonanJateko prest atala Mercadonan.

Logo EAktibatu