Zenbait poltsa, Mercadonaren supermerkatu bateko kutxa-lerroan.

Mercadonak Banc dels Aliments Eivissa i Formentera-rekin duen elkarlana formalizatu du

2017ko maiatzaren 08a
  • Supermerkatu kateak eta Banc dels Aliments Eivissa i Formentera-k sinatu duten urtebeteko elkarlanerako hitzarmenaren arabera, ongintzazko erakundeari tona bat premia-premiazko elikagai eta garbiketa pertsonalerako produktu emateko konpromisoa hartzen du Mercadonak.

Mercadonak eta Banc dels Aliments Eivissa i Formentera-k  urtebeterako elkarlan- hitzarmena sinatu dute beren arteko harremana formalizatzeko. Erdietsitako akordioaren bitartez, supermerkatu katea konprometitu egiten da tona bat premia-premiazko elikagai eta garbiketa pertsonalerako produktu ematera Banc dels Aliments-i, azken honek antzematen dituen beharrizan jakinen arabera, pertsona eta familia behartsuenekin lan egiten duten gizarte erakundeen artean banatzeko.

Jaume Ródenas-ek, Banc dels Aliments-eko Presidenteordeak, eta Balear Uharteetako Mercadonaren Kanpoko Harremanetako arduraduna den Bárbara Ordás-ek izenpetu dute hitzarmena ostiral honetan. Banc dels Aliments Eivissa i Formentera-ren bitartez “behartsuenen zerbitzuan hartzen diren ardurak eta lanak” eskertu ditu Mercadonak sinatzean. 

Erakundearen Presidenteordea den Jaume Ródenas-ek, ildo beretik, eskertu egin du “Mercadonaren kolaborazio desinteresatua, bai eta, aurreko urtean egin bezala, 2017ko Elikagaien Bilketa Handian parte hartzeari begira erakutsi duen aurretiko jarrera ona”, ekimen horrek “pertsona eta familia baztertuei laguntzeko ahal bezain beste elikagai jasotzeko helburua” duela nabarmendu duelarik. 

Mercadonak, halaber, 107 tona elikagai baino gehiago eman dizkie 2016an Balear Uharteetako erakunde hauei: Mallorcako Elikagai Bankua Fundazioa, Menorcako Maó eta Ciutadellako Udal Bankuak, Eivissa eta Formenterako Elizbarrutiko Caritas, Mallorcako Elizbarrutiko Caritasek kudeatzen duen Inca-ko Jantoki Soziala, eta Palmako Asociación Altruista Es Refugi kudeatzen duen Ca l’Ardiaca jantoki Soziala.

Engaiamendu sozialaren arloan aurrera daraman jardunaren barnean, badira urteak Espainia guztiko instituzio eta ongintzazko erakunde ezberdinekin lan egiten duela Mercadonak, hala nola Elikagai Bankuak, Elizbarrutiko Caritas, Gurutze Gorria eta 120 Jantoki Sozialekin. 2016an, izan ere, 6.500 tona elikagai eman ditu dohaintzan konpainiak, 108.000 erosketa-orga betetzeko adina, alegia.