Mercadonaren xurgagailu nasal anatomikorako ordezkoak

Xurgagailu nasal anatomikorako ordezkoak

2017ko azaroaren 29a

Orain Mercadonan badauzkazu xurgagailu nasal anatomikorako ordezkoak, prozesu alergikoak edo hotzeriak direla-eta zure haur txikia kongestionaturik dagoenerako konponbide ideala.

Zure haurtxoari laguntzeko

Mercadonaren xurgagailu nasalarekin batera baliatzen diren erabili eta botatzeko ahokoak dira xurgagailu nasalerako ordezkoak. Hauek ematen duten laguntzari esker, haurtxoaren barrunbe nasaletako jariakinak ezaba ditzakegu, lasai atseden har dezan ahalbidetzeko, arnas egitean eragozpenik izan gabe.

Mercadonaren xurgagailu nasal anatomikorako ordezkoak banakako 10na ale dauzkaten edukiontzietan aurkituko dituzu, erabili nahi dituzunean beti eskura izan ditzazun, zure haurtxoari berak behar duen zaintza eta atsedena emateko.

Alacanten (Valentziako Erkidegoa) errotutako Hippos Baby Care SL enpresak egiten ditu xurgagailu nasal anatomikorako ordezkoak.

Mercadonaren xurgagailu nasal anatomikorako ordezkoak nola erabili

Ordezko hauek erraz-erraz erabiltzen dira. Xurgagailu nasalaren iragazkia ahoko anatomikoaren barruan jarri behar duzu, horrek duen atal zurrunaren ertzean.

Haurtxoaren sudurzuloetako batean ahoko anatomikoa arretaz sartu, eta ahozko xurgapena egiteko erabiltzen den inbutuan ipini behar dugu gure ahoa.

Eragiketa burutzeko, era leun eta erregularrean xurgatuko dugu. Barruan duen iragazki xurgatzaileari esker, jariakinak atzeman egiten dira, inbutura hel daitezen saihestuz eta horiek irensteko aukera guztiak ekidinez.

Sudurzulo bat garbitzen bukatu dugunean, eragiketa bera haurtxoaren beste sudurzuloan errepika dezakegu.

Txikitxoaren kongestio-sentsazioa arindu dugunean, ordezkoa aterako dugu. Erabili ondoren bota ditzakegun ordezkoak dira hauek.

Emaitza hobeak lortzeko, haurtxoari aurretik sudurra garbi dakioke. Serum fisiologikoa erabil dezakezu horretarako, edo itsasoko ura, gai horiek mukien jariakortasuna areagotu eta, ondorioz, ezabatzeko errazagoak bihurtzen baitituzte.

Mercadonaren xurgagailu nasal anatomikorako ordezkoek gure txikitxoen kongestioa ezabatzeko konponbide ideala dira, eta 0 hilabetetik erabil daitezke. Laguntza ona ematen digute, gure haurtxoek eroso eta lasai atseden har dezaten.

Beste Zenbait Iradokizun

Txikitxoen osoko higienea egiteko, balia itzazu Deliplus Haurtxoentzako esku-oihaltxo fresko eta lurrinduak: eskuetarako eta aurpegirako ezin hobeak dira, bai eta pixoihalaren ondoren erabiltzeko ere.

Azkenik, haur txiki zein umeei zuzendutako Hippos Ur Usaineztatua oso aukera ona duzu etxeko txikienak lore-notadun aroma batez lurrintzeko.