COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

My Soul bildumak uneko makillajerik osoena du begietarako, aurpegirako, ezpainetarako eta azazkaletarako. Proba ezazu!

My Soul makillajea, Gabonetarako look distiratsua

2019ko azaroaren 27a

Deliplusen My Soul makillaje-bilduma da gure lurrindegiaren Gabonetarako sekretuetako bat. Lor ezazu look distiratsu bat bilduma honetako produktuekin. Perfektua da egun seinalatu hauetan erabiltzeko, bai eta oparitzeko ere! Zeren zain zaude?

Zer produktuz osatuta dago kosmetikako My Soul bilduma?

Produktu hauek ditu bilduma honek:

  • Begi-itzalak
  • Hauts argitzailea
  • Azazkaletako lakak
  • Ezpainetako barrak
  • Ezpainetako arkatzak
  • Begietako arkatza

Begi-itzalak

  • Laukote mate/satinatudun paleta
    • 01 ZK. ARROSA: perla-akabera
    • 02 ZK. MARROIA: akabera matea
    • 03 ZK. TXOKOLATEA: akabera satinatua
    • 04 ZK. BEIXA: akabera satinatua
  • Glitter laukotedun paleta
    • 01 ZK. BELTZA: akabera matea
    • 02 ZK. BURGUNDYA: perla-akabera
    • 03 ZK. XANPAINA: perla-akabera
    • 04 ZK. URRE ZAHARRA: perla-akabera

Hauts argitzailea

Hauts egosi argitzailea, tonu unibertsal ezin hobean garatua, zure gorputzari eta aurpegiari argi-ukitu bat emateko.

Erabiltzeko gomendioak: zabaldu ile lodiko hauts-brotxa batekin edo hatzekin, hobeto estaltzeko.

Azazkaletako lakak

  • Azazkal-laka gorri perlakara
  • Azazkal-laka gorri-more perlakara
  • Azazkal-laka glitterra

Emateko modua: Komeni da oinarri bat ematea, azazkalak babesteko. Ondoren, jarri bi esmalte-geruza. Bigarren aldiz eman aurretik, utzi lehortzen lehen geruza, efektu distiratsuagoa lortzeko. Glitterraren kasuan, ukitutxoak eginez ematea gomendatzen da, distirak batetik bestera ez eramateko.

Ezpainetako barrak

  • Barra ultramate gorria

Akabera ultramateko ezpain-barra. Ezpainei kolore oso mate eta leuna ematen die. Formula oso erosoa du, ezpainen hidratazioa eta kolore garbia bermatzeko.

  • Barra metalizatu gorria
  • Barra metalizatu gorri-morea

Ezpainetako bi barrek akabera perlakara bikaina dute. Ezpainak geruza perlakara metalizatu batez estalita geratzen dira, look sofistikatua edukitzeko.

Ezpainetako arkatz gorri matea

Testura krematsua. Estalkiak mekanismo bat du ixtean arkatzari punta ateratzeko eta zorrozteko.

Begi-arkatz beltza / Urre-koloreko glitterra

Testura krematsua. Estalkiak mekanismo bat du ixtean arkatzari punta ateratzeko eta zorrozteko.

Edizio mugatua

Bilduma berri hau dendan izango duzu izakinak agortu arte.

Beste gomendio batzuk

Badakizu nola prestatzen ditugun lurrindegiko Gabonetako sekretuak?