Deliplusen My Soul makillaje-bilduma da gure lurrindegiaren Gabonetarako sekretuetako bat. Lor ezazu look distiratsu bat bilduma honetako produktuekin. Perfektua da egun seinalatu hauetan erabiltzeko, bai eta oparitzeko ere! Zeren zain zaude?
Zer produktuz osatuta dago kosmetikako My Soul bilduma?
Produktu hauek ditu bilduma honek:
- Begi-itzalak
- Hauts argitzailea
- Azazkaletako lakak
- Ezpainetako barrak
- Ezpainetako arkatzak
- Begietako arkatza
Begi-itzalak
- Laukote mate/satinatudun paleta
- 01 ZK. ARROSA: perla-akabera
- 02 ZK. MARROIA: akabera matea
- 03 ZK. TXOKOLATEA: akabera satinatua
- 04 ZK. BEIXA: akabera satinatua
- Glitter laukotedun paleta
- 01 ZK. BELTZA: akabera matea
- 02 ZK. BURGUNDYA: perla-akabera
- 03 ZK. XANPAINA: perla-akabera
- 04 ZK. URRE ZAHARRA: perla-akabera
Hauts argitzailea
Hauts egosi argitzailea, tonu unibertsal ezin hobean garatua, zure gorputzari eta aurpegiari argi-ukitu bat emateko.
Erabiltzeko gomendioak: zabaldu ile lodiko hauts-brotxa batekin edo hatzekin, hobeto estaltzeko.
Azazkaletako lakak
- Azazkal-laka gorri perlakara
- Azazkal-laka gorri-more perlakara
- Azazkal-laka glitterra
Emateko modua: Komeni da oinarri bat ematea, azazkalak babesteko. Ondoren, jarri bi esmalte-geruza. Bigarren aldiz eman aurretik, utzi lehortzen lehen geruza, efektu distiratsuagoa lortzeko. Glitterraren kasuan, ukitutxoak eginez ematea gomendatzen da, distirak batetik bestera ez eramateko.
Ezpainetako barrak
- Barra ultramate gorria
Akabera ultramateko ezpain-barra. Ezpainei kolore oso mate eta leuna ematen die. Formula oso erosoa du, ezpainen hidratazioa eta kolore garbia bermatzeko.
- Barra metalizatu gorria
- Barra metalizatu gorri-morea
Ezpainetako bi barrek akabera perlakara bikaina dute. Ezpainak geruza perlakara metalizatu batez estalita geratzen dira, look sofistikatua edukitzeko.
Ezpainetako arkatz gorri matea
Testura krematsua. Estalkiak mekanismo bat du ixtean arkatzari punta ateratzeko eta zorrozteko.
Begi-arkatz beltza / Urre-koloreko glitterra
Testura krematsua. Estalkiak mekanismo bat du ixtean arkatzari punta ateratzeko eta zorrozteko.
Edizio mugatua
Bilduma berri hau dendan izango duzu izakinak agortu arte.
Beste gomendio batzuk
Badakizu nola prestatzen ditugun lurrindegiko Gabonetako sekretuak?