My Soul Glazier lurrin-usainen bilduma berria gizon eta emakumeentzat.

My Soul Glazier lurrinak, emakume eta gizonentzat, ultrafreskoak!

2022ko urriaren 26a

Glaziar baten hondotik irtengo balira bezala, My Soul Glazier lurrin-usainek bere freskotasun estrarekin estaltzen zaituzte. Aroma indartsu eta bizigarriak, aurkezpen zainduarekin, itxura izoztu, misteriotsu eta iradokitzailea duten botiletan.

Edizio mugatuko lurrin-usainen bilduma berri hau eskuragarri dago bai emakumeentzat bai gizonentzat. Udazken/negurako aproposak dira; animatzen zara?

My Soul Glacier for Her, oda bat iparraldeko aingeru-belarrari

My Soul Glacier for Her Mercadona

  • Emakumeentzako EDP lurrin-usaina 100 ml
  • Usain-familia: sortaldekoa, frutazkoa.
  • Lurrin-usain jelatua; hasieran, udare-sorbetearen eta izpiliku gozo eta femeninoaren eta espezia hotzen ukituak ditu.
  • Bihotzean, aingeru-belarraren akorde bat, anbar sakon eta fresko batek besarkatua, banilla- eta zur-ukituekin.

My Soul Glacier for Him, izotzaren katedrala

My Soul Glacier for Him Mercadona

  • Gizonentzako EDP lurrin-usaina 100 ml.
  • Usain-familia: freskoa / basa usaintsua.
  • Lurrin-usain aparta bat izotzezko kobazulo batera eramaten gaituena.
  • Hasieran, izpiliku-ukitu fresko eta usaintsuak ditu, eta mandarina-akordeak, limoi-zukua eta udare izoztua.
  • Bihotzean eta hondoan, zedro-, goroldio- eta zur-ukitu anbar-kutsukoak ditu.

Nola aplikatu

  • Azalaren gainean eman. Hauek dira tokirik onenak: lokiak, lepoaren hasiera eta eskumuturren eta ukondoaren barnealdea.
  • Itxaron 15 minutu larruazal bakoitzean hartzen duen behin betiko usaina sumatzeko.

Beste gomendio batzuk

Elixir Touche de Lavande Bilduma berriak lurrin-usain fresko eta lasaigarri berarekin zaintzen ditu zure gorputza eta ilea.

Looka aldatu nahi baduzu edo ile urdinak estali nahi badituzu, adatsa zainduz, probatu gure Errauts-tonuko tindagai amoniakorik gabeak.

Seguru gure Depilazio-produktuen lerroan aurkituko duzula zure beharretara hobekien egokitzen den irtenbidea.