Ezagutu zorrien aurkako gure tratamendu-lerro osoa, eta amaitu zorriekin.

Hemen duzu zorriekin behin betiko amaitzeko tratamendua

2023ko irailaren 07a

Ezagutzen duzu zorriekin bukatzeko gure soluzioa? Eskola-garaian zorriak gogaikarriak izaten dira haurrentzat, eta kezka-iturri gurasoentzat.

Horregatik, efikazia handiko tratamendu-lerro bat diseinatu dugu zorrien aurkakoa. Oso erraz erabiltzen da zure haurraren bainu-errutinan, eta emaitza iraunkorrak ematen ditu.

Esan agur zorriei, eta izan ilea garbi, fresko eta hazkurarik gabe.

Zorrien aurkako babes hirukoitza: lozioa, xanpua eta egokitzailea

Zorrien aurkako belaunaldi berriko lozioa, erresistentziaren aurkako ekintza duena

Loción anti-piojos de nueva generación con acción antiresistencia Mercadona

Zorriak itotzeko mekanismo baten bidez jarduten du, erresistentziarik garatu gabe. Te-zuhaitza eta Silicon Technology ditu osagai nagusi. Zorri eta bartzak efikaziaz kentzeko, 2 minutu baino ez dituzu beharko.

Bizkorra eta erraz erabiltzekoa da, osagarri hauei esker:

  • Orrazi xehea
  • Txanoa

Nola erabili

1. Eman produktua ile lehorrean, sustraietan. Jarri arreta berezia belarri-osteetan, kokotean eta lokietan.

  • Ile luzea edukiz gero, eman produktu ugari ilearen erdialdetik puntetara, ile guztia estaltzeko.
  • Bi kasuetan, eman masaje leun bat sustraietatik puntetara. Ziurtatu ilea eta larruazala erabat produktuz bustita geratzen direla.

2. Jarri txanoa, tantarik ez erortzeko. Eduki 2 minutuz.

3. Pasatu emeki orrazi xehea sustraietatik puntetara, hildako zorriak eta bartzak kentzeko.

4. Garbitu ilea lerro bereko xanpuarekin. Ondo igurtzi, produktua kentzeko, eta garbitu ur ugarirekin. Garbitu ilea berriz, produktu guztia kentzeko.

Ekintza hirukoitzeko xanpua: garbitu, zaindu eta babestu egiten du

Champú de Mercadona con triple acción: limpia, cuida y protege

Ilea garbitu, zaindu eta babestu egiten du. Hauek dira xanpuaren osagai nagusiak:

  • Te-zuhaitza: propietate antiseptikoak ditu. Onddo, bakterio eta birusen aurkakoa da. Beraz, aliatu garrantzitsua da zorrien aurkako borrokan. Gainera, kimikorik gabeko osagaia da.
  • Quassia amara: medikuntza tradizionalean intsektizida gisa eta elikagai-industrian gehigarri gisa erabiltzen den landare-espeziea.
  • Ozpina: ozpina zorrien aurkako erremedio tradizional gisa erabili izan da belaunaldiz belaunaldi.

ILEAN KENDU GABE UZTEKO EGOKITZAILEA

Acondicionador sin aclarado de Mercadona para los piojos

Ekintza hirukoitzeko egokitzailea: korapiloak askatu eta ilea zaindu eta babesten du. Leun-leun uzten du ilea. Lerro bereko xanpuaren osagai berdinak ditu.

Nola erabili

Ile hezean edo lehorrean eman, 15 cm-ko distantziatik. Ez da urarekin garbitu behar.

Gomendio orokorrak

  • Erabili lerro osoa.
  • Errepikatu tratamendua osorik 7-10 egun igaro ondoren.
  • Ez nahastu zorrien aurkako beste produktu batzuekin.
  • Ez ukitu arropa produktuarekin, orbanak saihesteko.

Beste gomendio batzuk

Ideiak behar dituzu eskolako hamaiketakoetarako?

Ezagutzen duzu gure detergente hipoalergeniko lurrinduna? Egokia da familia guztiaren arropak garbitzeko, baita haurtxoen arropetarako ere.

Erabili gure Ezabatzaile magikoa orbanak eta urradurak kentzeko hainbat gainazaletatik. Ikasi erabiltzen!