Ezagutu Prevent Age Skin aurpegi-tratamendurako lerro berriko produktuak

Ezagutu Prevent Age Skin aurpegi-tratamendurako lerro berriaren onurak

2022ko urtarrilaren 28a

Ezagutzen duzu aurpegi-tratamendurako gure Prevent Age Skin lerroa? Hiru produktu ditu, oso gomendagarriak zimurrak saihesteko eta ingurumen-estresak eta adinak zure aurpegian eragindako ondorioei aurre egiteko.

Zer produktu ditu Prevent Age Skin?

Begi-ingurukoa

Imagen Texto 1 Prevent Skin

Nola jarduten du?

  • Begiko poltsak eta begi-zuloak leuntzen ditu, haren eragin tenkatzaile eta argitzaileari esker azala malguago eta irmoago egoten baita.
  • Zimurrak agertzea saihesten du, keinu-marrak leuntzen baititu, eta begi-inguruko azalaren elastikotasuna berreskuratzen.

Nola erabili

  • Goizez eta gauez eman, azala garbia duzula.
  • Aplikatzailea erabilita, zabaldu begi inguruko eremuan, hatz-mamiekin ukitutxoak eginez begi-txokotik begiaren ertzeraino, guztiz xurgatu arte.
    Maiztasuna: gau eta egun.

Printzipio aktiboak

  • Bakuchiola: zahartzearen sintomak desagerrarazten ditu, eta azalaren testura eta itxura hobetzen ditu.
  • Proteoglikanoak: hidratazioa, tentetasuna eta elastikotasuna mantentzen laguntzen dute, azal barnean azido hialuronikoa sintetizatzea sustatzen baitute, eta zimurrak agertzea saihesten dute.
  • Kolageno hidrolizatua: ura galtzea eragozten duen geruza bat eratzen du.
  • Hexapeptidoa: peptido honek keinu-zimurren aurka egiten du; botoxaren ordezko beste aukera bat da.

Aurpegi-krema

Imagen Texto 2 Prevent Skin

Nola jarduten du?

  • Testura arineko gel-krema bat da, bizkor xurgatzekoa. Azala hidratatzeko eta babesteko osagaiak ditu, eta, haiei esker, ingurumen-estresak eta adinak eragindako efektuak leuntzen ditu.
  • Azala ongizate- eta hidratazio-sentsazio atseginarekin uzten du, eta, aldi berean, haren elastikotasuna eta malgutasuna hobetzen ditu.

Nola erabili

  • Eman egunez eta gauez aurpegian, lepoan eta bularraldean masaje leun batez, erabat xurgatu arte. Ez ukitu begiak produktuarekin.
  • Larruazal normal, misto eta koipetsuetarako egokia.
  • Maiztasuna: gau eta egun

Printzipio aktiboak

  • Alpeetako Arrosaren zelula amen estraktua: azalaren hesi-funtzioa indartzen du, eta azala erresistenteago bihurtzen du ingurumeneko estresarekiko (UV izpiak, hotza...). Azalaren zahartze-prozesua moteltzen du.
  • Betaina: osagai natural honek azala hobeto eta azkarrago hezetzea eragiten du, eta azala eraginkortasunez eta luzaroan babesten du.
  • D-pantenola: azkar barneratzen da azalean, eta azido pantoteniko edo B5 bitamina bihurtzen da; nabarmen hobetzen du azal lehorren hidratazioa.
  • Artobeltzaren estraktua: propietate antioxidatzaileak eta hanturaren kontrakoak ditu, eta, aldi berean, melaninaren jarduera inhibitzen du, azalaren tonua argitzen du eta garbiago agerrarazten du.
  • Aloe vera: hidratatzailea izateaz gain, azala birsortzen laguntzen du.

Aurpegi-kremaren ontzia berriro betetzekoa. Refill

Imagen Skin 3 Prevent

  • Kremaren ontzia berriro betetzeko balio du, eta, gainera, bere estalkia du, ontzirik gabe eroso garraiatu ahal izateko. Aparte saltzen da.

Beste gomendio batzuk

Osatu aurpegiko errutina Bubble Mask aurpegiko maskara garbitzailearekin.