Ikiru lurrinak egunerokorako, lore-, egur- eta zitriko-ukituekin. Duo atenporal bat diseinu dotore batekin.

Ezagutu Ikiru lurrinak

2018ko maiatzaren 31a

Eskura duzu jada Ikiru lurrinen duoa Mercadonaren Lurrindegian.

Ausartu zaitez Ikiru lurrinekin, eta gozatu bizitza

Bazenekien Ikiruk “bizitza” esan nahi duela japonieraz? Izen aproposa, lurrin bat zure bizitzaren osagarri izan baitaiteke eta zure nortasunaren ikur garrantzitsu bihurtu.

Bi Ikiru eau de toilette hauek atenporalak dira, dotore, garden eta lasaigarriak, eta lurrin-konbinazio benetan zoragarria dute.

Ikiru lurrinen duoa Mercadonaren Lurrindegian

Ikiru lurrinen duoak bi usain konbinatzen ditu, zitriko, lore, fruta eta uraren ukitu gozoa eskainiz bai gizonentzat bai emakumeentzat:

  • Ikiru Femmek lore-, ur- eta fruta-ukituko usain aromatiko gozoa du. Kontu handiz hautatutako loreak konbinatu dira —lirioak, nenufarra eta arrosa, adibidez— fruta urtsu batzuekin —meloia eta melokotoia— eta anbar-, egur- eta musk-kutsuko oinarri batekin.
  • Ikiru Homme lurrin suabe eta minimalista da, zitrikoen, uretakoen eta egur-kutsukoen familiakoa. Ur-ukituko usainak pomelo-, sandia- eta limoi-ukitu zitrikoekin nahasten ditu, bai eta musk-ukituko egur-oinarri batekin ere, besteak beste.

Bi eau de toilette atenporal, ezin hobeak egunerokorako. Eta, gainera, diseinu dotore batekin. Ausartu eta eskuratu!

Beste gomendio batzuk

Udaberria gogorarazten duten lore-lurrinak gustatzen bazaizkizu, Deliplusen Simply Flowers lerroa ere probatu dezakezu: zure zentzumen guztiak piztuko dituzten arrosa-, peonia-, bioleta- eta jasmin-ukituko eta laranjondo-lore ukituko bost lurrin dira.