Elixir Spring Bloom emakumeentzako edertasun-bilduma berria da. Edizio mugatuko bilduma honetan, azala zaintzen eta errespetatzen duten bost produktu dituzu.
Bostek dute lurrin-usain bera, zirraragarria eta argitsua, Mediterraneoko zitrikoak eta fruta- eta zur-ukituak elkartzen dituena.
Zer produktuk osatzen dute Elixir Spring Bloom bilduma?
Elixir Spring Bloom lurrin-usaina
Lurrin-usain honek Mediterraneoko zitrikoak eta fruta- eta lore-ukituak uztartzen ditu, goizeko ihintzak bezala bere lurrinaren arima bizi eta freskoa esnarazteko.
Darizkion anbar- eta zur-ukituek inguratuko zaituzte, samurtasunaren eta goxotasunaren bikoiztasunaz besarkatuz, patxuli lehor eta enbriagatzailearen bizitasuna lagun dutela.
Eman egunero lokietan, lepoaren hasieran eta eskumuturren eta ukondoaren barnealdean.
Osagai nagusiak: laranja, mandarina eta laranja-lorea.
15 minutu itxaron behar da behin betiko usaina larruazalean sumatzeko.
Bainurako gel mizelarra
Gel honek mizelak ditu, hau da, imanak balira bezala azalaren ezpurutasunak erakartzen dituzten partikula txikiak, eta garbitasun- eta ongizate-sentsazio atsegina uzten du.
Haren formulak ilen kultibatuaren estraktua duenez, leuntasuna ematen du, zaintzeaz gainera.
Zabaldu egunero gorputzean, eta garbitu gero urez.
Gorputzeko Esfoliatzaile azukre finduna
Azukre-partikula natural finak dituenez, delikatuki leunduko dizu azala. Olio hidratatzaileen konbinazio bat ere baduenez, azala berritua, elikatua, leuna eta lurrindua geratuko zaizu.
Zabaldu gorputzean masaje batez, mugimendu zirkularrak eginez, eta garbitu ur epelarekin.
Jogurt-testurako gorputz-hidratatzailea
Lurrin-usain adiktiboa du, eta akabera ez-koipetsua. Jogurtaren moduko kremagel-testura arina eta freskagarria duenez, masajerako gogoa pizten du, eta azala leun, polit eta lurrindua uzten du. Karitea du gainera; behar duzun hidratazio guztia ematen dio horrek.
Zabaldu egunero gorputz-azalean masaje batez, erabat xurgatzen den arte.
Body Spray Desodorantea
Egun osorako freskotasun-sentsazioa ematen du.
Utzi 15 cm-ko tartea produktua ematean. Azala kaltetua, narritatua edo depilatu berria baduzu, ez lainoztatu haren gainean.
Beste gomendio batzuk
Ezagutu gure Regent Skin aurpegirako lerroa. Zure azala zaindu eta birsortuko du.