Deliplus Zuzengarri Finko eta Estalgarri berriak zenbait ezaugarri partekatzen ditu makillajean duen homologoarekin. Estaldura handia eta finkapena lortzen ditu, erosotasunik galdu gabe. Iraupen luzekoa, inperfekzioak estali eta kolorea eta argitasuna ematen du. Azala hobetu egiten du, akatsak ezkutatuz eta itxura lauagoa emanez.
Azala malgu mantentzen duen geruza fin eta elastikoa eratzen du, inperfekzioak estaltzen dituen aldi berean. Bi tonutan merkaturatzen da:
- 02 zk. Beix arrosa
- 04 zk. Beix naturala
Nola eman:
Zuzenean aplika ezazu zuzendu nahi dituzun aldeetan. Hatz-mamiarekin zabaldu, ukitu arinak emanez; esate baterako, betazaletan, begipeetan, sudurraren ertzetan edo inperfekzio txikietan.
Ezagutu Deliplus Zuzengarri Finko eta Estalgarri berria. Egun osoan bikain egoteko!
Beste Zenbait Iradokizun
Bisai perfektua lortzeko, ez ahaztu zure zuzengarria Deliplus Makillaje Finko eta Estalgarriarekin konbinatzea: azal uniforme eta iraunkorra lortuko duzu. Eta zure begientzat, Deliplus Lehor & Busti Itzalak: bi akabera ezberdin itzal bakar batean.