COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Gel de afeitar piel sensible de La Perfumería de Mercadona

Azal sentikorren bizarra egiteko gela

2017ko apirilaren 20a

Azal sentikorren bizarra egiteko gela bereziki formulaturik dago bizar-xaflaren irristaketa errazteko, eta bizarra kentzea leunagoa eta azalarekin abegikorragoa izan dadin. Aloe Vera du, azala leuntzen eta lasaitzen laguntzen duena, eta Alantoina, narritaduraren kontrako agente gisa aritzen dena.

Era hoberenean aplikatzeko, hezetu azala ur epelaz eta masaje leuna eman aparra sortu arte. Bizarra egin ondoren, hondarrak urez kendu eta listo: azal perfektu bat erakusteko prest zaude.

Bizarra ondo egiteko 3 trikimailu erraz:

  • Dutxaren momentua baliatu: ur-lurrinak hilearen folikuluak irekitzen laguntzen du; leunagoa da, hortaz, bizarra kentzea, eta kalte gutxiago egiten du.
  • Bizarra egiteko gela ematean, irudikatu borobil txikiak atzamarrekin; ondoren, utzizu tarte batean eragiten, azalean hobeto sartu eta ilea bigundu dezan.
  • Bizarra egin ondoren, ondo-ondo hidratatu azala; aloe vera duzu, zeregin horretan, azal sentikorrentzako osagai egokiena, lasaitu eta hidratatzen duen era berean narritadura murrizten duelako.

Beste Zenbait Iradokizun

Probatu al duzu Vido, Mercadonan jada eskura duzun gizonarentzako lerro kosmetiko berria? Adinaren kontrako seruma, roll-on begi-ingurukoa, eta 24 orduko aurpegirako krema hidratatzailea barnebiltzen ditu. Proba ezazu!