lle lehorra duzu? Argan Oil lerroa zure ilerako nutrizio-erritual aparta da, bereziki diseinatua ile lehor, latz eta itzalietarako. Argan-olioa, karite-gurina, keratina eta jojoba-olioa batzen dira soluzio eraginkor honetan, zure ilea biziberritzeko.
Hiru produktuk osatzen dute lerroa: xanpua urez kentzeko maskararekin edo ilean kendu gabe uzteko maskararekin konbina dezakezu, ile leun eta distiratsua izateko. Zeren zain zaude?
Zer produktuk osatzen dute Argan Oil lerroa?
Xanpua
Leunki garbitzen du zure ile lehorra, eta haren itxura hobetzen. Propietate nutritibo eta egokitzaileak dituen formulari esker, distira erakargarria ematen dio zure ileari.
Nola erabili: Busti ilea urarekin, eman xanpua eskuetan, igurtzi eskuok eta eman masajea buru-azalean eta ilean, aparra sortu arte. Ondoren, garbitu ur askorekin.
Urez kentzeko ile-maskara
Ile lehorrerako maskara berezia, ilearen leuntasuna eta distira berreskuratzen laguntzeko.
Nola erabili: Ilea xanpuarekin garbitu eta gehiegizko ura kendu ondoren, eman maskara ilearen erditik puntetarantz, buru-azala ukitu gabe. Utzi 2 edo 3 minutuz, osagaiak sakon sar daitezen ile-zuntzean. Ondoren, garbitu ur ugarirekin, eta ondo elikatua eta biziberritua izango duzu ilea. Astean behin edo bitan ematea gomendatzen da.
Remedy Mask (ilean kendu gabe uzteko maskara)
Ilean kendu gabe uzteko maskara hau UV iragazkiekin aberastuta dago eguzkiak eragin ditzakeen kalteetatik babesteko zure ilea.
Nola erabili: Garbitu ostean, eman aurrez toalla batekin lehortutako ile hezean edo ile lehorrean. Jarri pixka bat esku-ahurrean, eta zabaldu ilearen erdialdetik puntetarantz. Ez kendu urarekin.
Ile lehor, latz eta itzalia ondo zaintzeko eta leheneratzeko, urez kentzeko maskararekin edo ilean kendu gabe uzteko Remedy Mask-ekin konbina dezakezu xanpua. Bi tratamenduek sakon elikatzen dute ilea, eta distira naturala eta leuntasuna ematen diote.
Ezagutu Argan Oil lerroaren osagai nagusiak
- Argan-olioa: distira eta indarra ematen du, eta aliatu ezinbestekoa da ilea osasuntsu eta bizi mantentzeko.
- Keratina: ile-zuntzak berez duen proteina bat da keratina, eta oso preziatua da ile malgu, distiratsu eta orrazten erraza uzten duelako. Gainera, punta irekiak ixten laguntzen du.
- Jojoba-olioa: emoliente sakona da buru-azalarentzat, sakon hidratatzen du, eta haren pH-maila orekatzen du. Ileari leun eusten laguntzen du, bai eta lehortasunaren eta kanpoko erasoen aurka babesten ere.
- Karite-gurina: bere propietate nutritibo eta hidratatzaileei esker, karite-gurina ezin egokiagoa da ile lehor eta latzerako. Ileari leun eta malgu eusten laguntzen du.
Beste gomendio batzuk
Biziagotu zure ilea Color Mask maskararekin. Kolore bizi eta distiratsua 3 minutuan, ile leun eta ongi elikatuan.
Kontrolatu zure ile menderakaitza ile latzaren aurkako gure Anti Frizz ile-tratamenduarekin.
Gure Xanpu eta egokitzaile familiarrari esker, ile distiratsua, leuna eta orrazten erraza izango du zure familia osoak.