Txakurrek eta katuek izaten dituzten alergiarik ohikoenak aztertu ditugu.

Zein dira txakur eta katuen alergiarik ohikoenak?

2021ko martxoaren 24a

Alergiak txakurrek eta katuek maiz izaten dituzten patologiak dira, eta, batez ere, larruazaleko sintomatologia izaten dute (erupzioak, gorriuneak, eritema, azkura...), baina arnasketako eta digestio-aparatuko sintomak ere izan ditzakete.

Gure maskoten immunitate-sistemak substantzia baten aurrean (alergenoa) neurriz gain erreakzionatzen duelako gertatzen dira sintoma horiek.

Txakur eta katuen alergien sailkapena

Gure maskotari sintomak eragiten dizkion alergeno-motaren arabera, alergiak hainbat motatan sailkatu daitezke:

Arkakusoen eta bestelako intsektuen ziztadengatiko dermatitis alergikoa

Texto 1 Imagen Alergias perros

Txakur eta katuek izaten duten alergiarik ohikoena da. Arkakusoaren edo intsektuaren listuak immunitate-sistemaren neurrigabeko erantzuna eragiten du ziztadaren tokian. Horrek hantura-erreakzioa eta azkura eragiten ditu larruazalean, eta ohikoa da animaliak hazka egitea ziztada-tokian.

Eremurik ohikoenak bizkarraren behealdea —buztanaren oinarriarekin lotzen den tokia— eta izterren eta sabelaren barnealdeko azala izaten dira. Oso garrantzitsua da prebentzioa: arkakuso- edo intsektu-uxagarriak erabiltzea, baita garbiketa- edo higiene-produktu egokiak erabiltzea ere, gure maskotek ahalik eta arkakuso edo intsektu gutxien izan ditzaten, arkakuso bakar batek alergia-erreakzio bat eragin baitiezaieke, horrelako alergia izanez gero.

Inguruneko alergiak

Texto 2 Imagen Alergias perros

Hauek dira gure maskotek izan ditzaketen hurrengo alergiarik ohikoenak. Maskotak egoten diren inguruneetan dauden alergenoen eraginpean egoteagatik sortzen dira; beraz, oso zaila da gure animaliak haiekin kontakturik ez izatea.

Alergia-mota horietan alergeno hauek aurkitu ditzakegu:

  • zuhaitzen polenak;
  • landareak eta belarrak, hala nola lastodunak;
  • lizunak;
  • etxebizitzen barruko hauts-akaroak;
  • etab.

Elikagaiekiko alergiak

Texto 3 Imagen Alergias perros

Hirugarren lekuan, elikagaiekiko alergiak ditugu. Hauek aurrekoak baino askoz gutxiagotan izaten dituzte. Arazoren bat sor dezaketen elikagai-alergeno nagusien artean, honako hauek daude:

  • animalia-jatorriko proteinak;
  • beste zereal- edo landare-proteina mota batzuk, edo
  • elikagaia osatzen duten bestelako osagaiak.

Esan behar da maskotak elikagai bat kontsumitu ondoren arazo bat izateak ez duela esan nahi elikagai hori egoera txarrean dagoenik, baizik eta gure maskotak sentikortasun bat duela elikagaiaren osagaietako batekiko.

Kontaktu-erreakzio alergikoak

Hauek gutxienetan gertatzen da, eta maskotak substantzia alergenoarekin kanpo-kontaktua izan eta minutu edo ordu batzuetara ager daitezke. Hauek erabiltzeagatik sortzen dira:

  • xaboia;
  • sendagaiak;
  • etxea garbitzeko produktuak;
  • nekazaritzako produktuak;
  • etab.

Nola hautematen dira alergiak?

Alergia-mota guztietan, lehenik eta behin, identifikatu egin behar da gure maskotari zer alergeno-motak eragiten dizkion arazoak; izan ere, haren eraginpean egotea saihestuta, sintomak ez agertzea lortuko dugu.

Beraz, edozein alergia-sintoma sumatuz gero, albaitariarengana joatea komeni da. Hark hainbat proba egingo dizkio, jakiteko zer alergeno-motak eragin dion erreakzio alergikoa, eta, ondoren, tratamendu egokia ezartzeko.

Beste gomendio batzuk

Badakizu zer alde dagoen elikagai osoen eta osagarrien artean eta bakoitzak zertarako balio duen?