Txakurrentzako pipetak 6 parasito ezberdinen aurka babesteko.

Txakurrentzako Daclotrix pipetak

2024ko apirilaren 05a

Zer da Daclotrix pipeta?

Daclotrix kanpoko parasitoen kontrako produktu bat da txakurrentzat, eta bi substantzia aktibo ditu: imidacloprid eta permetrina. Substantzia horiek konbinatuta jarduten dute, eta babes ona ematen diote zure txakurrari arkakusoen, kaparren, flebotomoen, eltxoen, zorrien eta ukuiluetako eulien aurka.

Zergatik aukeratu Daclotrix?

Daclotrix pipeta batekin, zure txakurrak babesa izango du 6 parasitoren aurrean; izan ere, arkakusoak, kaparrak eta zorriak kentzen ditu, eta, gainera, kaparrak, ukuiluetako euliak, eltxoak eta flebotomoak uxatzen ditu.

Daclotrix pipetak leishmaniosia izateko arriskua murrizten du, flebotomoak uxatuz.

Daclotrix pipeten kaxa batekin, babestu zure txakurra kanpoko parasitoen aurka, 4 asteraino.

Pipetas para perros Daclotrix.

Nola erabili Daclotrix?

1. 10 kg-ra arteko txakurretan:

Bereizi sorbaldetako ilea, larruazala ikusi arte. Jarri pipetaren punta larruazalaren gainean, eta estutu pipeta behin baino gehiagotan, eduki guztia azalera isuri arte.

2. 10 kg baino gehiagoko txakurretan:

Pipetaren eduki guztia uniformeki aplikatu behar da animaliaren bizkar-lerroaren gaineko lau punturen artean, sorbaldetatik isatsaren hasieraraino.

Zer Daclotrix pipeta aukeratu behar dut?

Pipetas para perros Daclotrix.

Ohiko galderak

Zenbat irauten dute Daclotrix pipetek?

Lau asteraino jarduten du arkakusoen, kaparren, ukuiluetako eulien, eltxoen eta flebotomoen aurka.

Zer adinetatik aurrera eman ahal diot Daclotrix nire txakurrari?

Zazpi astetik aurrera erabil daiteke, gutxienez 4 kg-ko pisua duten txakurretan.

Noiz bainatu dezaket nire txakurra Daclotrix pipeta eman ondoren?:

Kanpoko parasitoen kontrako produktua eman aurretik, txakurra ondo garbitzea eta lehortzen uztea gomendatzen da. Txakurra bainatu behar baduzu, onena da gutxienez bi aste itxarotea produktua jarri ondoren. Bainatzeko, Mercadonako aloe veradun xanpu azalbabeslea erabiltzea gomendatzen dizugu

Nire txakurretako bakarrak arkakusoak dituela ikusi dut. Tratamendua txakur guztiek jaso behar al dute?

Bai, zalantzarik gabe. Arkakusoek jauzi egin dezakete txakur batetik bestera; beraz, zure etxeko txakur guztiek tratamendua jaso behar dute. Arkakusoak txakur bakar batek soilik baditu ere, laster guztiek izango dituzte. Zure maskotak tratamendurik jasotzen ez badu, parasito horiek beren bizi-zikloarekin jarraituko dute, hots, elikatzen, arrautzak jartzen eta zure etxea kutsatzen jarraituko dute.

Laztandu al dezakete haurrek txakurra, Daclotrix eman badiot ere?

Bai. Produktua aplikatu den puntua lehortu arte itxaron beharko dute.

Etxean katu bat badut, erabil al dezaket Daclotrix nire txakurrari parasitoak kentzeko?

Bai. Hala ere, zure katuak harreman zuzena badu Daclotrixekin tratatutako txakurrarekin edo hura miazkatzeko ohitura badu, banandu bata bestearengandik 48 orduz.

Zergatik jarraitzen du txakurrak arkakusoak izaten Daclotrix aplikatu ondoren?

Daclotrixek zure txakurrak dituen arkakusoak akabatzen ditu. Hala ere, baliteke zure etxean parasito horietako batzuk geratu izana, eta txakurrak tratamendua jaso ondoren gainera salto egin izana.

Ez dago arkakusoak aldentzeko produkturik, nahiz eta Daclotrixek uxatze-eragina izan animaliaren inguru hurbilean. Oraindik arkakusoak ikusten badituzu, horrek esan nahi du ingurunea kutsatuta dagoela.

Zorionez, Daclotrix pipetei esker, parasito berriak ere ukipenez hilko dira, zure maskotaren gainera salto egin bezain laster. Bestalde, arkakusoak hiltzen badira ere, zure txakurraren ilearen gainean ikusiko dituzu. Eskuilarekin kendu ahal izango dituzu.