COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Txakurkumeentzako Compy Supreme poltsez osatutako bodegoia

Txakurkumeentzako Compy Supreme

2018ko martxoaren 22a

Txakurkumeak ondo haz eta gara daitezen, beren bizitzako lehen hilabeteak funtsezkoak izaten dira. Izan ere, hazteak, organoak garatzeak, eta aldaketa fisiologiko guztiak era egokian aurrera eramateak gastu kaloriko handiak eskatzen dituzte sasoi honetan. Horretarako, oso garrantzitsua da kumeei beraien beharrizan nutrizional guztiak betetzen dituen dieta espezifiko eta orekatu bat ematea.

Bestalde, txakurkume bakoitzaren arrazaren arabera, osasun egoera optimoa mantentzeko beharrizan jakin batzuk izaten dira. Hala, etxe-animalien alorreko adituek formulatu dute Txakurkumeentzako Compy Supreme pentsua, arraza txikiko zein ertain-handiko txakurkumeentzat elikagai egokia izan dadin.

Zure txakurkumea nola elikatu

Txakurkumeak pisua egokiro irabazten duela baieztatzea gomendatzen da, berau gainelikatu gabe, betiere, obesitate arazoak saihesteko. Eta ez da komeni bere dietan bestelako elikagairik txertatzea, etapa bakoitzean behar dituen nutriente guztiak emateko formulaturik baitago Txakurkumeentzako Compy Supreme.

8 hilabeteak bete arte heltzen da arraza txikiko txakurkumeak (helduaroan 1 kg eta 10 kg arteko pisua dutenak) hazten diren etapa. Arraza ertainekoen (1 kg eta 10 kg arteko pisua helduaroan) eta handikoen (1 kg eta 10 kg arteko pisua helduaroan) kasuan, aldiz, 12 eta 15 hilabeteak bete arte luzatzen da, hurrenez hurren, beraien hazkuntza garaia.

Kalitate goreneko osagaiak

Kalitate handiko pentsua dugu hau, lehengai onenen artean egindako aukeraketa baten emaitza. Oilasko freskoa da beraren osagaietako bat, eta aurretiko tratamendu termikorik gabe txertatzen da haragi fresko hori, ore hoztu moduan, bere onura nutrizional guztiei eutsiz. Oilaskoak eta arrautzak ematen dituzten proteinak, bestetik, oso digerigarriak, nutrizio-balio handikoak eta zapore bizikoak dira, eta gihar indartsu eta osasuntsuak garatzen laguntzen dute. Gainera, aminoazidoak eta gantz-azido esentzialak ere ematen dituzte, ehunak osatzeko, immunitate-sistema suspertzeko eta hilea eratzeko beharrezkoak direnak, beste eginkizun onuragarri batzuen artean.

Bestalde, karbohidrato iturri nagusi gisa arroza aukeratu da, digerigarritasun eta digestio-tolerantzia handikoa delako, eta bizitza oso eta aktibo batek behar duen energia ematen duelako.

Nola laguntzen dio Compy Supremek zure txakurkumeari

Compy pentsuak onura gehigarriak dakarzkion dieta espezifikoa ematen dio zure txakurkumeari, horren etorkizuna elikatze aldera:

  • Ikasteko gaitasunari mesede egiten dio, bere Omega 3 gantz-azidoei esker.
  • FOS eta MOS gisako prebiotikoak dituenez, heste-flora orekatzen laguntzen du, immunitate-sistema indartuz.
  • C eta B6 Bitaminek kolagenoa eratzen laguntzen dute, artikulazioak eta giharrak egoera onean manten daitezen. L-Karnitinak, gainera, pisu egokia izaten laguntzen du.
  • Biotina eta Zinka txertatzen ditu, azal eta ilaje eder eta osasuntsuak izan ditzan.
  • Antioxidatzaileak ematen ditu, hala nola C Bitamina, E Bitamina, Selenioa, Taurina eta B-Karotenoak. Horien guztien baterako eraginak zelulen zahartzea atzeratzen laguntzen du.

Zure txakurkumea elikatzeko gauzarik garrantzitsuena, bere bizitzaren lehen etapan honetan, kalitatezko pentsu espezifiko bat erabiltzea da, beharrizanak bete ez ezik bere dietan onura gehigarriak ere txertatzen dituena, arraza txikiko, ertaineko eta handiko txakurkumeentzako Compy Supreme pentsuek egiten duten moduan. Halaxe lortuko duzu zure maskota zoriontsu haz dadin, eta osasunez beterik!

Beste Zenbait Iradokizun

Ezagutzen duzu Mercadonaren Compy pentsuen kalitatea? Txakur eta katuentzako Compy pentsuek elikagai nutritiboa, osasuntsua eta orekatua eskaintzen dute, eta beren ekoizpen prozesu guztian zehar elikadura segurtasun eta kalitate berme gorenak gordetzen dira.

Gainera, Mercadonak eskaintzen duen animalientzako janaria ekoizpen prozesu guztian zehar kalitate kontrol zorrotzak jasateagatik nabarmentzen da.