Snacks Compy para la limpieza dental

Compy Snack-ak, eskuilatze efektuko hortz-garbiketa

2017ko urtarrilaren 17a
  • Mercadonaren Compy-k zure maskotaren hortzeria zaintzeko berariazko produktuak ditu

Txakurrengan ohikoak izaten dira hortzetako arazoak. Elikagaiak murtxikatu ondoren gera daitezkeen hondarrak hortzoietan pilatzen dira, eta gero, txistuarekin nahasturik, hortzen oinarrian itsasten den geruza bat sortzen dute. Eta honako hau da, hain zuzen, lertzoa: geruza horrek txistuaren eta ahoko bakterien eraginez jasaten duen kaltzifikazioa, eskuarki hotz-plaka izenez ezagutzen denaren erruduna. Lertzo horrek hortza eta hortzoiaren arteko tartean pilatzeko joera du, hortzaren erroan barneratuz pixkanaka-pixkanaka, hortz-piezak eusten dituen hezurra kaltetzera helduz, zenbait kasutan.

Arraza txikietako txakurrak dira hortz-plaka garatzeko eta lertzoa sortzeko joera handiena dutenak, hortzoien hantura eta arnasatsari (halitosiari) bidea emanez.

Txakurren hortz eta hortzoiak zaintzeko, Compy Snack-ak

Hortzak zaintzeko diseinaturik daude Mercadonaren Compy produktuak, dela “Stick dental”-a (mendaduna), dela “Ministick dental” izenekoa, eta mesede egiten diote zure txakurraren hortzetako higieneari. Arrunki erabiltzen direnean, halaber, eskuilatze efektua lortzen da, beren zuntz bereziei esker.

Sari gozo-gozo hauek murtxikatzeak plaka eta lertzoaren sorrera kontrolatu eta hats freskoa izaten laguntzen du, beren osagai aktiboei eta eman zaien forma eta testuraren efektu fisikoari esker. Gantzetan baxuak dira, gainera, eta ez dute azukre erantsirik.

Compy markako “Stick dental”-a arraza ertain eta handiko txakurrentzat diseinaturik dago, eta ale batekoa da egunean aholkatzen den kantitatea. Arraza txikietako txakurren kasuan, ordea, Mercadonaren Compy-ren “Ministick dental” deritzona da aukeratu beharrekoa, honen tamaina masailezur txikiagoei egokitzen baitzaie. Kasu honetan bi alekoa izango litzateke egunean aholkatzen den kantitatea.

Emaiezu txakurrari sari edo gorazarre modura; edo poza emateko, besterik gabe. Mercadonaren Compy snack hauek ematean zenbat maite duzun frogatuko diozu zure maskotari, bere hortzetako higieneaz arduratzen zaren aldi berean.

Beste Zenbait Iradokizun

Zure txakurra saritzeko Compy snack-ei buruzko artikulua irakurtzea iradokitzen dizugu.

Artikulu honetan Mercadonaren Compy pentsuaren kalitateari buruz hitz egiten dugu. Txakurrentzako Compy pentsuaren proposamen ezberdinak jasotzen dituen argitalpena ere gomendatzen dizugu.

Compy pentsuen ekoizpen prozesua ezagutu nahi baduzu, artikulu hau iradokitzen dizugu, azkenik.