Máxima Calidad en el pienso Compy de Mercadona

Mercadonaren Compy pentsuaren kalitate gorena

2017ko irailaren 06a

Txakur eta katuentzako Mercadonaren Compy pentsuek elikagai nutritibo, osasuntsu eta orekatua eskaintzen dute, ekoizpen-prozesu osoan zehar kalitate eta segurtasun berme guztiak betetzen dituena. Ondoko bideoak Compy pentsuaren Kalitatearen eta Ekoizpen-prozesu osoaren nondik norakoak ezagutarazten dizkizu, lehengaiak jasotzeko momentutik hasi eta azken produktua gure dendetara heltzen den arte.

Ondo osatutako jangaia lortze aldera, albaitarien eta animalien nutrizioan adituen arteko lantalde espezializatua eratu dugu, eta horrexek garatzen ditu gure formulak, osagai aukeratuak eta oso nutritiboak baliatuz. Honela, dieta orekatua eskaintzeko modua izaten dugu, bizimodu osasuntsua eta betea izateko zure maskotak egunero behar dituen nutriente guztiak ematen dituena.

Gure pentsu eta snack errezeta guztiak berariaz diseinatu dira tamaina, adin eta beharrizan ezberdinak dituzten maskotek kontsumi ditzaten, eta zapore zein testura ezin hobeak segurtatzen dituzte gainera, produktua egoera optimoan kontserbatzen dela bermatzen duten edukiontzi berri eta praktikoei esker.

Mercadonaren Compy pentsuaren Kalitate-kontrolak

Compy produktuak Espainian ekoizten dira osoki, teknologiarik hoberena duten instalazioetan, hain zuzen ere, kalitate gorena bermatuz. Zure maskotari elikagai segurua eskaini ahal izateko, gure fabrikatzaileak, Bynsa Taldeak, kalitate-kontrol zorrotzak jasaten ditu aldian-aldian, inongo bitartekariren eskuetatik pasatu gabe produktua Mercadonaren dendetara heltzen den arte.

Kalitatearen eta Ingurumenaren alorretan jaso ditugun ISO ziurtagiriek abalatzen gaituzte, bai eta IFS eta BRC nazioarteko ziurtagiriek ere, gure ekoizpen-prozesu osoan zehar bermatzen baitute elikadura-segurtasuna.

Deskargatu Piensos Compy-ren kalitate-ziurtagiriak (dokumentuak gaztelaniaz):

Gure maskotek onena merezi dutela uste dugu, besterik ez; hortik datorkigu berrikuntzen aldeko esfortzua eta etengabeko hobekuntza bilatzeko nahia, Compy maskoten elikaduran Espainiako lehenengo marka izatera eraman duten ezaugarriak, alegia.

Beste Zenbait Iradokizun

Ezagutzen duzu haragi eta arrain freskodun Compy Supreme sorta berria? Nutrizio eta zaporearen arteko oreka perfektua zure txakurrarentzat!

Azkenik, katua baduzu, katuentzako Izokin eta Arrozezko Compy Supreme pentsua gomendatzen dizugu.