Zaindu zure txakurraren elikadura eta energia-beharrak tamaina kontuan hartuta.

Elikadura-behar berdinak dituzte tamaina ezberdinetako txakurrek?

2020ko azaroaren 26a

Garrantzitsua da zure txakurraren tamainari (txikia, ertaina edo handia) hobekien egokitzen zaion elikadura ematen jakitea, txakur-tamaina bakoitzerako dieta apropos bat baitago. Ezin dugu ahaztu txakurra dela tamainari dagokionez aniztasun handiena duen ugaztun-espeziea: hasi arraza txiki eta arinetatik (chihuahua, adibidez) eta San Bernardo arrazako txakur handi eta astunetara arte.

Ikasi nola elikatu zure txakurra, haren tamainari erreparatuta

Texto 1 Imagen necesidad alimentaria perros tamaño

Litekeena da pentsatzea txakur guztiek elikadura-behar berdinak dituztela, tamaina gorabehera. Alabaina, kontrakoa da zuzena; hots, elikadura-beharrak aldatu egiten dira txakur-arraza batetik bestera. Arraza txikietako txakurren energia-eskakizunak ez dira arraza handietakoen berdinak. Hau da, ezin dugu berdin jokatu kanixe bat eta daniar handi bat elikatzeko garaian.

Arraza txikietako txakurrek energia gehiago behar dute

Texto 2 Imagen necesidad alimentaria perros tamaño

Paradoxikoa dirudien arren, arraza txikietako txakurren metabolismoa handietakoena baino bizkarragoa da. Hori dela eta, energia gehiago behar dute elikadura-behar handi horri erantzuteko.

Arraza txikietako txakurrek oso urdail txikiak dituztenez, haiei egokitutako elikagaiek energia-dentsitate handiagoa izan ohi dute. Hala, ez dute janari asko jan beharrik, eta saihestu egiten da digestio-sistema gainkargatzeko arriskua.

Txakur ertain eta handien elikadura ere ondo zaindu behar da. Haien dietak bi helburu bete behar ditu. Alde batetik, txakurrei pisu osasuntsua izaten lagundu behar die, eta, bestetik, hezur eta artikulazio sendo eta gogorrak izaten.

Txakurraren tamainaren araberako kroketak

Texto 3 Imagen necesidad alimentaria perros tamaño

Zure txakurrarentzat pentsua aukeratzeko garaian, gogoan izan behar duzu txakurraren ahoaren tamainari egokitutako neurria izan behar dutela kroketek. Horrenbestez, arraza txikietako txakurrentzako kroketak askoz txikiagoak izan ohi dira arraza handiagoetako txakurrentzat saltzen direnak baino.

Oro har, bi multzotan banatzen dira pentsuak txakurraren tamainari egokitutako kroketei dagokienez:

  • Arraza txikiko txakurrentzako produktuak: 1 eta 10 kg bitarteko pisua dutenentzat.
  • Arraza ertaineko edo handiko txakurrentzako produktuak: 10 kg-tik gorakoentzat.

Kroketen tamaina txakurraren tamainara egokitzeak dakartzan onurak

Texto 4 Imagen necesidad alimentaria perros tamaño

Beraz, txakurraren barailaren tamainaren arabera aukeratu behar da kroketen tamaina. Neurri egokiko kroketak emanez gero, txakurrak behar bezala mastekatu ahal izango du janaria. Gainera, txakurrak erosoago sentituko dira ahoan ongi sartzen diren kroketak jaterakoan.

Kroketak behar bezala mastekatzean, gutxitu egiten da digestio-arazoak izateko arriskua, janaria errazago nahasten eta mugitzen da digestio-hodian zehar, eta errazago egiten da digestioa.

Are gehiago, mastekatzean listua askatzen da. Listuak labaingarri gisa jokatzen duenez, errazago mastekatzen eta irensten da janaria, eta, gainera, janariaren osagaiak disolbagarri egiten laguntzen du.

Pentsu-kroketak behar bezala mastekatzeak baditu beste onura batzuk. Besteak beste, pentsuaren testurak hortzetan eta hortzoietan itsatsitako zikinkeria askatzen laguntzen du.

Beraz, kroketa-tamaina egokia erabiltzerakoan, digestio hobea izaten laguntzeaz gain, hortzak garbi izaten ere laguntzen diogu txakurrari.

Txakurraren tamainarako egokiak ez diren kroketak erabiltzearen arazoak

Texto 5 Imagen necesidad alimentaria perros tamaño

  • Tamaina txikiko arrazak: haien tamainara egokiturik ez dauden kroketak eman eta behar bezala mastekatzen ez badituzte, kroketa zatiak eztarrian trabatuta geratzeko arriskua dago. Gainera, zati handiagoak irenstean, mukosak mindu eta digestio-arazoak eragin ditzakete, baita digestio astunagoak ere.
  • Tamaina handiko arrazak: ez da komeni kroketa txikiegiak ematea, mastekatu gabe irensteko arriskua baitago. Horren erruz, urdailak behar baino lan handiagoa egin beharko du elikagaia digeritzeko, eta, ondorioz, txakurrak digestio astunagoak eta luzeagoak izango ditu. Gainera, kroketak itsumustuka irenstean, kroketa-pilaketak sortzeko arriskua dago. Pilaketa horiek eztarriaren atzealdea buxatu eta kolpatu egin dezakete, eta esofagoan zauri txikiak eragin.

Beste gomendio batzuk

Aipatutakoaz gain, oso garrantzitsua da zure maskota elikatzean haren bizitza-etapa kontuan hartzea. Ez ahaztu!