Ikasi nola alda dezakezun zure maskotaren elikadura. Txakur eta eta katuentzako jarraibideak.

Aldatu zure maskotaren elikadura astebetean

2020ko abuztuaren 07a

Sarritan, maskotaren elikaduran aldaketak egin behar izaten dira, batez ere txakurretan eta katuetan. Aldaketa horiek hainbat arrazoirengatik egin behar izaten dira. Badakizu nola egin behar diren?

Txakur eta katuen elikadura aldatzeko arrazoiak

Gure maskoten elikadura aldatu eta beste pentsu bat emateko arrazoiak hainbat izan daitezke:

  • Haren ohiko elikaduran elikagai-aukera handiagoa sartu nahi dugulako.
  • Gure txakurraren edo katuaren egoera fisiologikoa aldatu delako:
    • Titia kendu zaio kumeari
    • Kume izatetik heldu izatera pasatu da
    • Zahartzen hasi da: txakur eta katu seniorrak
    • Eta abar.

Gure maskoten elikadura aldatzeko beste arrazoi bat haien elikadurak berezitasunen bat behar izatea da. Txakurrentzako eta katuentzako edozein premia betetzen duten pentsu espezializatuak daude:

  • Light elikagaiak
  • Antzututako animalientzako produktuak
  • Katuentzat, ile-bolak kontrolatzeko elikagaiak
  • Eta abar.

Ez txakurrak ez katuak ez daude ohituta elikadura sarri aldatzera, eta haietako gehienek denbora behar izaten dute elikagai berri batera egokitzeko.

Horregatik, pentsu batetik bestera aldatzean, aldaketa pixkanaka egitea gomendatzen da, horrela digestio-arazoak gutxitzen baitira, hala nola beherakoak eta gorakoak, eta baita elikagai berriari uko egitea ere.

Txakur eta katuen elikadura astebetean aldatzeko gida

Hurrengo taulan adierazten den bezala, txakurren eta katuen dieta aldatzeko, gomendatzen da ordura arteko pentsua astebetez pixkanaka gutxitzea eta pixkanaka produktu berria gehitzea, hori bere elikagai bakar bihurtu arte.

Txakur eta katuen elikadura astebetean aldatzeko gida.

Garrantzitsua da, halaber, pentsuen ontzietan adierazten den elikadura-gidari jarraitzea. Izan ere, gida horretan, txakurrei eta katuei egunean zenbat pentsu eman behar zaien adierazten da, haien gorputzeko pisuaren, adinaren eta egiten duen ariketa fisikoaren arabera. Gomendio horiek oso garrantzitsuak dira, gure animalia ez gainelikatzen lagunduko baitigute.

Kontuan hartu behar dugu kantitate horiek aldatu egin daitezkeela arrazaren, jarduera fisikoaren eta ingurumen-baldintzen arabera.

Txakurrei pentsua aldatzeko jarraibideak

Txakurren elikadura aldatzeko, zenbait berezitasun hartu behar dira kontuan. Txakur helduek jateko gogo handia izaten dute, eta gai dira egun baterako gomendatzen den kantitatea janaldi bakar batean jateko. Horregatik, ez da komeni janaria eskura uztea berek nahi dutenean jateko, digestio-arazoak izan baititzakete eta pisua hartu, kalterako. Hala, zure txakurrak zenbat jaten duen kontrolatzeko modu on bat da egunero bi otordu ematea tarte erregularretan, beti ordu berean, hala, otordu errutina bat ezarriz.

Katuei pentsua aldatzeko jarraibideak

Katuei elikadura aldatzeari dagokionez, elikagaia eskura utz daiteke, animaliak erregulatzen badakiela ikusten badugu. Hala ez bada, gomendatzen da elikagaia hiru janalditan banatzea eta ordutegi bat ezartzea.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen al dituzu zure txakurra saritzeko Compyren mokaduak?