Aroma freskoa eta atsegina eman nahi diozu zure etxeari? Ezagutu gure makilatxo hedatzaileak, etxea girotzeko modurik naturalena; hainbat lurrin aukeran.
Perfume bizi eta iraunkorrak Gainera, apaingarri egokiak dira etxeko edozein tokitarako: etxeko sarrera, bainugelak, egongelak...
Hobekuntzak gure makilatxo aire-gozagarrien familian
Makilatxo aire-gozagarrien kalitatea hobetu dugu, eta orain perfumeak gehiago irauten du. Gainera, diseinua aldatu dugu, plastiko opakutik beira gardenera. Horrekin, plastikoaren % 65 murrizteaz gain, produktua noiz amaitzen den ere ikus dezakegu.
Makilatxoak erraz bereizten dira, eta nahi adina gehitu ditzakegu. Zenbat eta makilatxo gehiago, orduan eta intentsitate handiagoa izango du perfumeak. Gainera, beirazko diseinu berriari esker, egoki-egokia da etxeko edozein txoko apaintzeko.
Azken batean, orain, ezaugarri hauek dituzte makilatxo aire-gozagarri hedatzaileek:
- Perfumeak gehiago irauten du.
- Kristalezko edukiontzi berria, produktua noiz bukatzen den egiaztatzeko.
- Plastikoaren % 65 aurreztea.
- Diseinu erakargarriagoa.
Lau lurrin aukeran, gure makilatxo aire-gozagarri hedatzaileetan
Jasmine, jasmin-usainaren ukituekin.
Frambuesa, mugurdi-usainaren ukituekin.
Bambú, zitrikoen eta te berdearen usainaren ukituekin.
Ezagutzen duzu Fruta Tropical lurrin berria?
Zure etxeak uda-usaina izatea nahi baduzu, probatu Fruta Tropical lurrina, gure aire-gozagarrien familiako berritasuna.
Oso freskoa eta bizia da, eta fruitu tropikalen, ananaren eta tiaré-lorearen ukitua du. Fruta-aroma atsegina du, hala nola kokoarena, ananarena, hibisko-lorearena eta papaiarena, eta, horregatik, erraz lotzen da urtaro honekin.
Aire-gozagarriak nola erabili makilatxo hedatzaileetan
- Askatu tapoi beltza erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan biratuz.
- Lortu nahi duzun intentsitatearen arabera, sartu makilatxo gehiago edo gutxiago ontzian, abaniko-forman.
- Ordubetean, makilatxoek perfumea xurgatu eta giroan zabaltzen dute.
Beste gomendio batzuk
Zure arropari perfume pixka bat gehiago eman nahi badiozu, erabili gure Perfumagarri lurrin-indartzailea.